Advanced Search
Search Results
14135 total results found
Energia sortzeko gai den edonolako elementu edo fenomenoa.
energia-baliabide
Proposamen edo eskaera bati uko egiteko.
bai zera
Gini-ren indize.
Gini-ren koefiziente
Horren titularra duena mugatu, transferitu edo utzi dezakeen eskubidea.
eskubide xedagarri
Norbaiti gaizki egin nahiaren sentimendu bizia.
gorroto
Elektronegatibotasun.
elektronegatibitate
Elektropositibotasun.
elektropositibitate
Metodo eta teknika zientifikoetan oinarritzen ez den itxurazko jakintza faltsua.
sasizientzia
Gorabehera handiko itsasaldi edo marea, berezi ekinokzio garaietan gertatzen dena.
ur bizi
Gorabehera txikiko itsasaldi edo marea.
ur hil
Sudur handia duena.
sudur-handi
Erreakzio kimiko nagusi batekin batera gertatzen den bigarren mailako erreakzio kimikoa.
albo-erreakzio
1 eta zenbaki hori bera ez ezik, gutxienez beste zatitzaile bat duen zenbaki naturala.
zenbaki konposatu
Zenbakitzailean edo izendatzailean zatikia duen zatikia.
zatiki konplexu
Ez zenbakitzailean ez izendatzailean zatikirik ez duen zatikia.
zatiki sinple
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementua hautatzerakoan hura berriz ere populaziora itzuli eta beraz berriz ere hautatua izan daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleradun
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementuak hautatzerakoan hura populaziotik baztertu eta beraz berriz ere hautatu ezin daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleragabe
Gizartean orokorrean onartzen den droga, legala izateagatik edota orokorrean uste delako osasun-arazo txikiagoak sorrarazten dituela.
droga bigun
Danbor txikia, makil bakar batekin jotzen dena.
tuntun
Beste gertaera jakin batzuekin batera gerta ezin daitekeen zorizko gertaera.
gertaera bateraezin