Advanced Search
Search Results
11312 total results found
Hotsak eta soinuak sumatu eta aditu.
entzun
Ospetsua, ezaguna.
entzun
Urteko hamaikagarren hilabetea, udazkenean, urriaren ondorengoa eta abenduaren aurrekoa.
azaro
Aldats.
aldatz
Goranzko edo beheranzko malda duen eremua.
aldapa
Lurreko puntu batetik bestera dagoen garaiera aldea.
aldapa
Malda duena.
aldapa
Jateko gogoa edo beharra.
gose
Gosete.
gose
Zerbaitetarako gogo bizia; irrika.
gose
Jateko gogoa edo jateko beharra duena.
gose
Oso tanta txikitako euria.
lanbro
Lainoa, bereziki eremu menditsuak estali eta tanta xehez osaturik dagoena.
lanbro
Ikusmena lausotzen duen edozer gauza.
lanbro
Adimena edo oroimena oztopaturik daudeneko sintoma.
lanbro
Testuetan tartekatzen den esaldia, aurretik adierazitakoa argitzeko iruzki moduan, eta idatzitako testuan marra luze, koma edo parentesien artean jartzen dena.
tarteki
Liburu baten marjin batean txertatzen den iruzkina.
tarteki
Lurrazpiko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo bertikal eta sakona.
putzu
Euria egin edota ura bota eta gero, lurzoruko gune batzuetan sortzen den ur-pilatzea.
putzu
Petrolioa, gasa edo bestelako hidrokarburoak lurrazpitik ateratzeko egiten den zulo sakona.
putzu