Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Desparekoa edo maila berekoa ez denaren nolakotasuna, bereziki arlo ekonomiko eta sozialean.
desparekotasun
Pareko edo maila berekoa ez dena.
despareko
Afganistango dibisa ofiziala.
afgani
Afganistangoa edo Afganistani dagokiona.
afganistandar
Afganistangoa den herritarra.
afganistandar
Afganistandar.
afganiar
Afganistango hizkuntzetako bakoitza.
afganiera
Hegoaldeko Asiako herrialdea, mugakidea mendebaldean Iranekin, hegoaldean eta ekialdean Pakistanekin, iparraldean Turkmenistan, Tayikistan eta Uzbekistanekin eta ipar-ekialdean Txinarekin.
Afganistan
Substantzia kimikoek beraien artean konbinatu eta konposatu kimikoak osatzeko propietatea.
afinitate
Bi irudi geometrikoen arteko antzekotasun-erlazio lineal mota.
afinitate
Antzekotasuna, kidetasuna.
afinitate
Espezie batzuen jatorri filogenetiko komuna.
afinitate
Hizkuntza batzuek elkarrekin partekatzen duten jatorria, gramatika edo bestelako ezaugarrien multzoa.
afinitate
Zerbait erabili edo landu handik lehengaiak edo orokorrean etekina ateratzeko.
ustiatu
Estatu batek beste herri, herrialde edo lurralde batzuk menderatzen dituen antolaketa politikoa, enperadore baten buruzagitzapean; herri, herrialde eta lurralde horien multzoa.
inperio
Enpresaren kaudimengabezia egoera enpresako jabe, kudeatzaile edo administratzaileek doloz edo kulpaz jokatzeagatik suertatu den hartzekodunen konkurtsoa.
konkurtso errudun
Elikagaien kontserbak egiteko teknika eta jarduera.
kontserbagintza
Elikagaien kontserbak ekoizten dituen industria.
kontserbagintza
Zenbaki errealak irudikatzen dituen zuzen edo ardatz jarraitua, non bi puntu edo zenbakiren artean edozein puntu edo zenbaki erreal koka daitekeen.
zuzen erreal
Kristau guztien multzoa, kristau gizartea; kristau mundua.
kristandade