Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Zilargin.
zidargin
Zilarra lantzearen teknika eta jarduera.
zilargintza
Urrea eta beste metal bitxiak landuz objektu preziatuak egitearen teknika eta jarduera.
urregintza
Zilargintza.
zidargintza
Kristal-egitura edo sare bakarreko material erregularra, hala nola harribitxiak.
monokristal
Gaixotasunak prebenitu eta orokorrean biztanleriaren osasuna bermatzeko kondizio fisiko eta psikosozialen multzoa.
osasun publiko
Irun edo haria egiten den lantegia.
irundegi
Herrialde batean herritarrek demokratikoki hautaturiko ordezkariek osaturiko biltzarra, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartzeko funtzioa duena.
asanblea legegile
Material kopuru handiak mugitu eta eraikuntza lan zailak egiteko erabiltzen diren ibilgailu eta bestelako makinen multzoa, hala nola hondeagailuak eta garabiak.
makineria astun
Epe batzuetan zehar zatika ordaintzen den erosketa.
epekako erosketa
Sistema informatiko batera sartzen den datua.
input
Ekoizpenerako behar den gai, osagai edo produktua.
input
Prostituzioan diharduen emakumea; sexu harremanen trukean ditua eskatzen duen emakumea.
puta
Madarikatua.
puta
Oharra: Bereziki interjekzioetan erabilia. Adibidez, "hau da hau eguraldi puta".
Oihal, paper edo beste gai malgu edo xafla gisako batean, horren bi azalera zati bata bestearen gainean daudenean sortzen den forma.
toles
Zerbait saihesteko disimuluzko jokabidea, konpromisorik gabeko egoera luzatzea bilatzen duena.
toles
Zurikeria edo itxurakeria.
toles
Herrialde edo eskualde bateko hiri nagusia, bereziki gobernuaren egoitza denean.
hiriburu
Arlo jakin bat erregulatzen duten arauen multzoa.
erregelamendu
Legearen azpiko araua, lege batek ezarritakoa garatu eta zehaztu egiten duena.
erregelamendu