Advanced Search
Search Results
11326 total results found
Elkarrekin hazi eta jabe berarenak diren delako abereen taldea.
azienda
Obuluak edo gameto emeak eta sexu-hormona batzuk jariatzen ditizten bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obario
Banako emearengan, obuluak eta sexu-hormonak jariatzen dituen bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obulutegi
Zerbait urri, gutxi edo eskas dagoeneko egoera.
urritasun
Zerbait gutxitan gertatzen deneko egoera.
urritasun
Herrialde edo eskualde bateko biztanleetako bakoitzak urteko jasotzen duen batez besteko errenta.
per capita errenta
Txakur eta kidekoei buruz, zaunka asko eta ozen egiten duena.
zaunkari
Hozka egiten duena; hozka egiteko joera duena.
hozkari
Ahotseko soinuei buruz, mingaina goiko hortzekin elkartuz gauzatzen dena; adibidez t kontsonantearen soinua.
horzkari
Zerbait edo norbait zaindu edo babesteko egiten den ekintza.
zainketa
Oroimenari dagokiona; oroimena baliatzen duena.
memoristiko
Uretako ingurune batean, nutriente eta mineral natural edo artifizialen gehiegizko ekarpena, hala nola ongarri eta detergenteen isurketen bitartez, eta horrek bertan eragiten duen egoera.
eutrofizazio
Zerbait gaurko egunean bertan izan dela nabarmentzeko.
gaur-gaurko
Sakabanatu, barreiatu edo banandu egiten duena.
sakabanatzaile
Bider ehun egin.
ehunkoiztu
Estatu handiago batetik bereizi eta banantzea helburu duen komunitate nazional baten nazionalismoa.
nazionalismo sakabanatzaile
Estatu edo entitate politiko ezberdinetan banandurik dauden komunitateak nazio bakar batean biltzea aldezten duen nazionalismoa.
nazionalismo bateratzaile
Kolokan ez dagoena, behartuta ere bere horretan dirauena; aldatzen ez dena.
irmo
Iritzi eta ideiei eta haiek adierazten dituzten pertsonei buruz, eztabaidarik onartzen ez duena.
irmo
Irmotasunez; amore eman gabe.
irmo