Advanced Search
Search Results
13893 total results found
Ontzi bati buruz, lepo luzea duena.
aforatu
Pertsona bati buruz, bere karguagatik trataera judizial berezia duena.
aforatu
Kafea, bestelako edari beroak eta opilak zerbitzatzen dituen establezimendua.
kafetegi
Haserretu, liskarra izan.
bordak erre
Aurretik aipatutakoak gauzatzeko edo gertatzeko aukera eskasak dituela adierazteko.
egon hadi horretan
Balio eskaseko gauza edo pertsona.
azaren azken orri
Oharra: Bereziki ezezko esaldietan erabilia, zerbaiten balioa edo garrantzia edo nabarmendu nahi duen pertsona agerian uzteko.
Gauzak guztiz aldatu.
fandangoaren buelta etorri
Ohiko esaldiak dira "etorriko zaizu fandangoaren buelta" edo "fandangoaren buelta etorri da".
Egindakoagatik ondorioak pairatu edo zigorra jaso.
larrutik ordaindu
Egindakoaren ondorioak pairatu, egindakoagatik zigorra jaso.
larrutik pagatu
Haritzaren eta Quercus generoko beste zuhaitzen fruitua, txikia eta elipsoide formakoa.
ezkur
Norbaitez irri egiteko adierazten den esaldia edo imintzioa edota burutzen den ekintza.
iseka
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua.
ISEK
Cuculus canorus espezieko txori igokaria, usoaren tamainakoa, lumaje hauskara eta buztana beltzekoa, ku-ku soinua duen kantu berezia egiten duena.
kuku
Cuculus canorus espezieko txoriaren kantua.
kuku
Ezkutuan.
kuku
Norbaiten edo zerbaiten aurkako garrasia.
kuku
Ezkutaketa jolasean haurraren arreta erakartzeko.
kuku
Lan asko dituena egiteko.
lantsu
Bereziki nezakazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideen erabilera guztiz eraginkorra bilatzen duen unitate produktiboa.
ustiapen intentsibo
Bereziki nekazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideak (abereak, landareak, ...) eremu zabal batean hedatuz eta behartu gabe garatzen den unitate produktiboa.
ustiapen estentsibo