Advanced Search
Search Results
11391 total results found
Norbaiti buruz, haren aitaren edo amaren anaia edo arrebaren semea edo alaba, partikularki semea.
lehengusu
Koinatu edo koinata.
ezkonsenide
Pertsona baten aitaren edo amaren lehengusina.
izeba txiki
Pertsona baten arreba edo ahizparen senarra.
koinatu
Lana bukatu.
beharrak amaitu
Urteko zazpigarren hila, ekainaren ondoren eta abuztuaren aurretik.
garagarril
Falta nabaritu, faltan hartu.
faltan bota
Egindako lan batez mintzatuz, emandako ordu kopuruaren arabera ordainduz.
ordu kontura
Oharra: Euskadi Irratiko Amarauna saioan jasoa (2024-12-28).
Bateriak edo pilak elektrizitatez kargatu edo hornitzeko gailua.
kargagailu
Hondeatu edo lurrean zuloak egin edo lurretik materialak mugitzeko makina astuna, koilare moduko handi batez hornitua eta makinak berak duen kabina batetik maneiatzen dena.
hondeamakina
Hondeamakina.
hondeagailu
Sei alez osaturik dagoen multzoa; dozena edo hamabi aleren multzoaren erdia dena.
dozena-erdi
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila baxuena.
itsasbehera
Itsasbehera.
mareabehera
Itsasbehera.
itsas behera
Itsasgora.
mareagora
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila altuena.
itsasgora
Itsasgora.
itsas gora
Itsasoaren azaleko edo sakoneko ur-mugimendu jarraitu eta iraunkorra, bereziki itsasoko ur-masen tenperatura eta osaketa aldaketek eragindakoa.
itsaslaster
Itsasladia, itsas mailaren aldiroko gora eta beherako mugimendua.
marea