Advanced Search
Search Results
13893 total results found
Espazio topologiko baten tarte ireki batetik (adibidez, zenbaki errealekin osaturiko tarte ireki batetik) osaketaz, bilketaz edo ebaketaz eratortzen den edozein multzo.
multzo boreldar
Multzo boreldar.
Borel-en multzo
Multzo bateko zatiekin osatuko multzoa, multzo itxia dena osaketaz, bilketaz nahiz ebaketaz.
sigma-aljebra
Muga-balioak barne hartzen dituen multzoa, tarte gisa definitzen dena.
multzo itxi
Bere elementuei eragiketa bat edo batzuk aplikaturik, horren emaitzak ere biltzen dituen multzoa.
multzo itxi
Eraikuntzarako elementu konplexuak ekoizpen-prozesu industrial batean ekoitzi eta eraikuntza-tokian bertan txertatzeko tekniken multzoa.
aurrefabrikazio
Senitartekoen arteko gatazkak haien artean konpondu.
trapu zikinak etxean garbitu
Estuasun.
estukuntza
Eremu jakin baten hornidura elektrikorako instalakuntza, beste instalakuntza nagusi baten atala dena.
azpiestazio elektriko
Bi etxebizitza dituen etxea.
bikuntza
Karta-sorta espainol batekin jokatzen den jokoa, non bakoitzari 7 karta eman eta besteak jokoan zehar paso eginda hartzeko utzirik, mahai gainean seiko urretik hasita ordenatu behar diren.
seiko urre
Trapu zikinak etxean garbitu.
trapu zaharrak etxean garbitu
Giza itxura duena.
antropomorfo
Antropomorfismoari dagokiona; animalia eta gauzei giza itxura eta gizakiari dagozkion ezaugarriak egozten dizkiena.
antropomorfiko
Urtarrilean gertatu ohi den prezioen igoera nabarmena, urte berriarekin batera enpresek euren produktu eta zerbitzuen prezioak eguneratzeagatik.
urtarrileko aldapa
Ezkontzagatik pertsona baten senitarteko bilakatu den pertsona, hala nola koinatu-koinatak eta aita-amaginarrebak.
ezkonsenide
Koinatu edo koinata.
ezkonsenide
Pertsona baten aitaren edo amaren lehengusina.
izeba txiki
Pertsona baten arreba edo ahizparen senarra.
koinatu
Lana bukatu.
beharrak amaitu