Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Enpresa bati eragiten dioten faktore politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen multzoa, beste enpresak ere eragiten dituztenak, eta bere kontroletik at daudenak.
makroingurune
Makroingurune.
ingurune orokor
Enpresa bat gertutik eragiten duten faktoreen multzoa, hala nola bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak eta banatzaileak.
mikroingurune
Inguruko klimarekin alderatuta, toki jakin batean dagoen klima berezia.
mikroklima
Egoera baten kalitate-maila edo helburu baten lorpenari buruz, zenbakiz neurtu beharrean kategoriak eta atributuak zehazten dituen ebaluazio-mota.
ebaluazio kualitatibo
Arreta erakarri egiten duen gauza edo gaia.
arretagune
Nahita edo asmo jakin bati jarraiki egin dena.
berariazko
Zerbaitetarako soilik edo horretarako bereziki sortua edo egina.
berariazko
Espresuki edo esplizituki adierazi edo jakinarazi dena.
berariazko
Gertaera ziur.
gertaera seguru
Beste gertaera jakin bat gertatzen ez denean gertatzen den gertaera; adibidez, suspentsoa azterketa bat gainditzearen aurkako gertaera da.
aurkako gertaera
Aurkako gertaera.
gertaera osagarri
Zorizko aldagai baten batez besteko balioa, balio posibleak haien probabilitateen arabera haztatuz kalkulatzen dena.
itxarondako balio
Itxarondako balio.
esperotako balio
Zorizko aldagai baten batez besteko balioa adierazten duen balioa, gerta daitezkeen balioak haietako bakoitzaren probabilitateekin haztatuz kalkulatzen dena.
itxaropen matematiko
Itxaropen matematiko.
esperantza matematiko
Balio zehatz baten alde banatara geratzen den banaketa estatistiko baten zati bakoitzari dagokion bariantza.
bariantza-erdi
Banaketa normal baten arabera den zorizko aldagai baten absolutuak jarraitzen duen probabilitate-banaketa.
banaketa erdinormal
Zirkulu maximo.
zirkulu nagusi
Esfera bat zirkulu maximo batetik ebakita sortzen diren esfera zati bietako bakoitza.
esferaerdi