Advanced Search
Search Results
6797 total results found
Beste herrialde batek menderatutako lurraldea, hango baliabideak ustiatzeko helburuarekin.
kolonia
Ingurune batean elkarri itsatsita hazten diren mikroorganismoen multzoa.
kolonia
Elkarrekin bizi den espezie bateko animalien taldea, elkar laguntzeko helburuarekin osatua, hala nola erle-kolonia eta pinguino-kolonia.
kolonia
Udako oporrak igarotzeko lekua.
udaleku
Udako oporraldietan osatzen den haur eta gaztetxoen talde batentzat antolatzen diren aisialdi-jardueren multzoa.
udaleku
Delako hau eta gaztetxoen taldea egoten den eraikin eta instalakuntza-multzoa.
udaleku
Hiritarren arteko berdintasuna eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen ideologia eta mugimendu politikoa.
sozialismo
Ekoizpen-bideen jabetza kolektiboa aldezten duen mugimendu politikoa, marxismoan oinarrituta.
sozialismo
Karl Marxen doktrina filosofiko materialistatik eratorritako mugimendu filosofiko eta politikoa, besteak beste klase-borroka ideia nagusitzat duena.
marxismo
Islamaren eta musulmanen aurkako gorrotoa eta haienganako beldur eta mesfidantza irrazionala.
islamofobia
Arau juridikoak kode edo lege-testu bakar eta zabal batean biltzeko prozesua.
kodegintza
Antzinako euskal etxeetan, etxean oinordekoaren babespena eta haren esanetara geratzen zen emakume heldu ezkongabea.
neskazahar
Trigla lyra espezieko arraina.
neskazahar
Premisa edo proposizio batzuetatik eratortzen den ondorio logikoa.
konklusio
Ezkontzeko ohiko adina igarota duen emakume heldua, eta beraz ezkondugabe geratzeko aukera handiak dituena.
neskazahar
Gaztea ez den gizon ezkongabea.
mutxurdin
Labrus bergylta espezieko arraina.
mutxurdin
Gaztea ez den emakume ezkongabea.
mutxurdin
Neskazaharra.
birrotxa
Gizon heldu ezkongabea, ezkontzekoa ez dena; anai edo arreba oinordekoaren etxean lanean eta ezkondugabe geratzen den gizona.
donado