Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Zerbait denbora tarte bakoitzeko ibiltzen den distantzia.
abiadura
Aurretik adierazitakoari indarra eman, argudiatu edo garbi uzteko erabiltzen da.
hain zuzen
Altzairuzko tresna, burdin, zur edo beste material baten aurka igurtziz hura higatu edo leuntzeko erabiltzen dena, tresnaren azaleraren gainean dauden ildaska edo pikorren bitartez.
lima
Lana saihestu eta egonean egon edo bizi.
alferkerian ari
Ikasten ari den pertsona.
ikastun
Pertsona bati buruz, gizarte harremanak saihesten dituena.
betizu
Zerbaiten ondorio kaltegarri eta txarrak bizi eta jasan, bereziki etsi gabe.
pairatu
Zerbaiten edo norbaiten aurka jardun, horri eraso egin edo horren erasoei aurre eginez.
borrokatu
Zerbaiten edo norbaiten aurka eraso egin edo haren erasoetatik babesteko bortizki jardun.
borroka egin
Erroak edo sustraiak egin.
erroztatu
Toki edo orokorrean esparru jakin batean iraunkorki kokatu.
erroztatu
Gertatutako zerbaitez mintzatuz, espero izan gabe.
ustekabean
Gertatuko zela edo gertatu behar dela jakin gabe.
ezustean
Gudan ari diren bi etsaien artean adosten den aldi baterako erasoen etenaldia, hasiera eta amaiera zehatzekin.
tregoa
Ohikoa ez den zerbait adierazteko.
ene bada
Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.
edukiontzi
Aldi edo kasu gehienetan.
maizenik
Pertsona batez mintzatuz, errealitatetik at bizi dena.
nefelibata
Pertsona batez mintzatuz, maltzur edo amarrutsua.
zomorro
Pertsona baten nortasuna eta jokaera haren burezurraren formaren azterketatik eratortzen duen teknika sasizientifikoa.
kraneoskopia