Advanced Search
Search Results
11427 total results found
Asmo.
asmu
Epe baterako beste norbaiti uzten zaion diru kopurua edo gauza, diruaren kasuan gehienetan interesen trukean; delako diru edo gauza hori uztea.
mailegu
Hizkuntza batek beste hizkuntzxa batetik hartzen duen hitza edo esamoldea; delako hitz hori hartzea.
mailegu
Apaizak meza emateko gainetik janzten duen tunika modukoa.
kasulla
Apaizak alba izeneko jantzia gerrira lotzeko erabiltzen duen soka boladuna.
zingulu
Egunsentia.
alba
Apaizek meza emateko janzten duten azpiko tunika.
alba
Hats labur eta azkarra.
alba
Eskualdea; estatu bateko demarkazio administratiboa.
herrialde
Herri edo nazio bati atxikita dagoen lurraldea.
herrialde
Historia, hizkuntza edo kultura komuna duen komunitatea, estatu gisa edo estatu baten barruan izaera politiko duena.
nazio
Lurralde batean eta bertan bizi diren herritarrengan aginpidea duen erakunde politiko eta juridiko subiranoa.
estatu
Subiranoa den edo autonomia handia duen lurraldea, ezaugarri geografiko eta kultural batzuekin, non gehienetan estatu bat eraturik dagoen, sistema politiko eta arau juridiko propioekin.
herrialde
Larruazaletik gertu sortzen den hematoma, kanpotik kolore moreko orban gisa ikusten dena.
ubel
Kolore more ilunekoa, larruazaletik gertu gertatzen den hematomaren kolorearen antzekoa.
ubel
Kolore morea.
ubel
Larruazaletik gertu izandako lesio batek eragiten duen hematoma, kanpotik ikusten den kolore moreko orbana sorrarazten duena.
ubeldura
Ubeldura.
ubeluri
Opari.
bezuza
Sexu-kitzikapena galdurik, zakina odolez hustu eta jausi.
zakila bigundu