Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Antropomorfismoari dagokiona; animalia eta gauzei giza itxura eta gizakiari dagozkion ezaugarriak egozten dizkiena.
antropomorfiko
Urtarrilean gertatu ohi den prezioen igoera nabarmena, urte berriarekin batera enpresek euren produktu eta zerbitzuen prezioak eguneratzeagatik.
urtarrileko aldapa
Ezkontzagatik pertsona baten senitarteko bilakatu den pertsona, hala nola koinatu-koinatak eta aita-amaginarrebak.
ezkonsenide
Koinatu edo koinata.
ezkonsenide
Pertsona baten aitaren edo amaren lehengusina.
izeba txiki
Pertsona baten arreba edo ahizparen senarra.
koinatu
Lana bukatu.
beharrak amaitu
Falta nabaritu, faltan hartu.
faltan bota
Egindako lan batez mintzatuz, emandako ordu kopuruaren arabera ordainduz.
ordu kontura
Oharra: Euskadi Irratiko Amarauna saioan jasoa (2024-12-28).
Bateriak edo pilak elektrizitatez kargatu edo hornitzeko gailua.
kargagailu
Hondeatu edo lurrean zuloak egin edo lurretik materialak mugitzeko makina astuna, koilare moduko handi batez hornitua eta makinak berak duen kabina batetik maneiatzen dena.
hondeamakina
Hondeamakina.
hondeagailu
Sei alez osaturik dagoen multzoa; dozena edo hamabi aleren multzoaren erdia dena.
dozena-erdi
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila baxuena.
itsasbehera
Itsasbehera.
mareabehera
Itsasbehera.
itsas behera
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila altuena.
itsasgora
Itsasgora.
mareagora
Itsasgora.
itsas gora
Itsasoaren azaleko edo sakoneko ur-mugimendu jarraitu eta iraunkorra, bereziki itsasoko ur-masen tenperatura eta osaketa aldaketek eragindakoa.
itsaslaster