Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Aldagai kuantitatibo baten eta jatorriz kuantitatiboa den eta banaketa normalari jarraitzen dion baina ondoren bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazio-koefizientea.
korrelazio-koefiziente biserial
Urteak joan urteak etorri.
urteak joan eta urteak etorri
Urteak igarota.
urteen joanean
Urteak igarotzearen ondorioz.
urteen poderioz
Jatorriz kuantitatiboak direla eta banaketa normalari jarraitzen diotela, bi kategoriatan banatu diren, hots, dikotomizatu diren, aldagaien arteko korrelazioa.
korrelazio tetrakoriko
Jatorriz banaketa normalari jarraitzen diotelarik, bi aldagai dikotomizatuen arteko korrelazio-koefizientea, jatorriko aldagaien arteko korrelazio linealeko koefizientea zenbatesten duena.
korrelazio-koefiziente tetrakoriko
Aldagai dikotomizatu biren arteko korrelazioa eta hori neurtzen duen koefizienteari dagokiona.
tetrakoriko
Aldagai kuantitatibo baten eta jatorrian banaketa normalaren araberakoa den eta ondoren dikotomizatu den aldagai baten arteko korrelazioa eta hori neurtzen duen koefizienteari dagokiona.
biserial
Azterketariak ahoz garatu behar duen proba.
ahozko proba
Ahozko proba.
ahozko azterketa
Hizkuntza-gaitasunari buruzko proba batean, mintzamena ebaluatzen duen proba.
ahozko proba
Zerbait erakusten duen pertsona.
erakustun
Maisu.
erakustun
Eredu batean, aldagai azalduari buruz aurresandako balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, aldagai azalduaren aldakortasun osotik ereduaz azaltzen den zatia dena.
karratuen batura azaldu
Eredu estatistiko batean, aldagai azalduaren balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, beste aldagaien bitartez azaldu beharreko aldakortasun totala adierazten duena.
karratuen batura total
Banaketa estatistiko bateko alborapena neurtzen duen koefizientea, kuartiletan oinarritzen dena.
Bowley-en alborapen koefiziente
Bere barnera begira edo bere baitan bizi dena, besteekiko harremanak saihestuz.
barnerakoi
Lurrazaletik altxatzen den arroka multzo handia.
haitz
Haritz.
haitz
Zuhaitz hostoerorkorrak, hots, hostoa aldiro dagokien urtaroan galtzen dutenak, nagusitzen diren basoa.
hostoerorkor-baso