Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Zerbait egiteko gai denaren edo ahalmena duenaren nolakotasuna.
gaitasun
Zerbait gai, kapaza edo kapablea den arloetako bakoitza.
gaitasun
Hizkuntza bateko hitzak edo esamoldeak, batzuetan jakintza-arlo bati buruzkoak, jasotzen dituen zerrenda, alfabetikoki ordenatua, horien definizioak edo itzulpenak jasotzen dituena.
hiztegi
Delako zerrenda jasotzen duen liburua.
hiztegi
Langabetuen kopurua zati biztanleria aktiboa kalkulatuz eratzen den adierazle ekonomikoa, lanik gabe eta lan bila dauden pertsonen portzentajea adierazten duena.
langabezia-tasa
Zibernetika edo sistema teknologikoen kontrol- eta erregulazio-teknikei dagokiena.
zibernetiko
Ordenagailuz sortu edo kudeatu egiten dena.
zibernetiko
Gizaki emearen eta beste animalia emeen bularreko guruinak biltzen dituen gorputz-ataletako bakoitza, irtengune biribildu formakoak.
ugatz
Gypaetus barbatus espezieko txori harraparia, putrearen antzekoa eta hezurrak jaten dituena.
ugatz
Henri Theil (1924-2000) herbeheretar ekonomialariak garatutako indizea, errentaren kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen dena.
Theil-en indize
Saio edo entsegu bat egiten den aldietako bakoitza.
saialdi
Erraztu, arindu.
aisatu
Leinu batean nagusi edo buru den pertsona.
aitalehen
Kristau eliza batzuetan, buru nagusia.
aitalehen
Lider edo talde bateko buru edo zuzendariaren jarduera.
lidergotza
Zentzugabekeria edo aldrebeskeria bat dela eta arbuioa edo gaitzespena adierazteko.
marka da gero
Harridura eta aldi berean gaitzespena adierazteko.
egundaino halakorik
Organo zentral edo nagusi baten esku dauden eskumenak edo erabaki-ahalmenak maila beheragoko, bitarteko edo tokiko organoen esku utzi.
deszentralizatu
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazioa, beti norabide berean, gorantz edo beherantz, lineala nahiz ez-lineala izan daitekeena.
korrelazio monotoniko
Inor ikusi, aditu edo jakin gabe.
isilpean