Advanced Search
Search Results
6797 total results found
Herentzia edo jaraunspena eta horretarako eskubidea.
primantza
Aldagai estatistiko kuantitatibo batez mintzatuz, datuen arteko distantzia edo, zehazkiago, datuak zentro-neurri batetik orohar zenbat desbideratzen diren adierazten duen neurri estatistikoa.
sakabanatze-neurri
Politikan aditua; politika ikertu egiten duen pertsona.
politologo
Gizon batek emakume bati nagusikeriaz egiten dion azalpena, sasimaisu gisa jokatuz.
arzalpen
Pertsona edo erakunde batzuek baliabide eta lanaren ekarpena eginez helburu jakin batekin sortzen duten elkartea.
baltzu
Informatikan aditua den pertsona.
informatikari
Informatikako lanak egiten dituen pertsona.
informatikari
Elkarte bateko kideetako bakoitza.
elkartekide
Soldata garbi.
soldata likido
Langile baten soldata gordin edo osoari berari ordaintzea dagozkion zerga atxikipenak, kotizazio sozialak eta beste kuota administratiboak kendu ondoren jasotzen duen diru-zenbatekoa.
soldata garbi
Langileak bere lanaren ordainsari moduan jasotzen duen guztirako soldata, horri kendu beharreko kotizazio sozialak eta zerga atxikipenak barne.
soldata gordin
Banaketa estatistiko bat grafikoki irudikatuta, medianatik alde batera luzatzen den muturra beste alderakoa baino luzeagoa zenbateraino den adierazten duen neurri estatistikoa.
alborapen-neurri
Euskalduna izatearen nolakotasuna.
euskaldungo
Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
sexu
Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
sexu
Afrikako gaiak ikertzen dituen pertsona.
afrikanista
XIX. mendearen bukaeran, Espainiak Afrikan esku hartu eta koloniak ezartzearen alde jardun zuten intelektual eta politikari multzoa.
afrikanista
Espainiak Afrikako iparraldean XX. mendearen hasieran burutu zituen kanpaina militarretan lortutako merituengatik maila militar altura heldu ziren militarretako bakoitza.
afrikanista
Ezkilaren soinua adierazteko.
dilin-dalan
Txokolatea.
kokolo