Advanced Search
Search Results
2614 total results found
Ohikoa ez den zerbait adierazteko.
ene bada
Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.
edukiontzi
Aldi edo kasu gehienetan.
maizenik
Pertsona batez mintzatuz, errealitatetik at bizi dena.
nefelibata
Pertsona batez mintzatuz, maltzur edo amarrutsua.
zomorro
Pertsona baten nortasuna eta jokaera haren burezurraren formaren azterketatik eratortzen duen teknika sasizientifikoa.
kraneoskopia
Pertsona batez mintzatuz, tontoa, adimen eskasekoa.
tontolapiko
Aurpegiko keinuen bitartez haserrea adierazi.
kopeta ilundu
Zerbait desatsegina dela keinuz adierazi, bekozko iluna edo beltza jarriz.
beltzuritu
Malgua den zerbait tolesturik sortzen den bihurgunea.
izur
Nekez, zailtasun handiekin.
kikili-makala
Kikili-makala.
tikili-makala
Gai sakonei buruz gogoetak eta hausnarketak egiten dituen jakintsu edo intelektuala.
gogoetalari
Bertsolariak paperean idatzi duen bertsoa, bat-batean plazan kantatu ez duena.
bertso jarri
Idatzita, hots, inprobisatu edo bat-batean kantatu gabe, eman den bertsoa.
bertsopaper
Herentzia batean biltzen diren ondasun, eskubide eta obligazio guztien titularra dena.
oinordeko unibertsal
Mundu osoari edo kategoria bateko elementu guztiak biltzen dituela, unibertsala edo orokorra denaren nolakotasuna.
unibertsaltasun
Zerbait burutzeko garatu beharreko pausoen segida.
prozedura
Aukerabide batzuen artean azkenean aukeratu edo hartzen dena.
erabaki
Erabaki bat aukeratu.
erabakia hartu