Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Gizartekoa, gizarteari dagokiona edo gizartearekin zerikusia duena.
sozial
Arau eta molde akademiko, klasiko edo estandarrak jarraitzen dituen arte joera edo estiloa.
akademizismo
Akademizismoari dagokiona.
akademizista
Artean akademiaren arau klasiko eta estandarrak defendatzen dituena; arau horiek jarraitzen dituena.
akademizista
Bertso-lerroetako lehen letrekin hitz edo esaldi bat osatzen duen olerkia.
akrostiko
Semantikoki esanahi bateratua osatzeko sintagmak eta esaldiak haien artean partikularik jarri gabe elkartzea.
alborakuntza
Hegazkinetako hegoetako pieza birakorretako bakoitza, hegazkina biratu edo balaztatzeko erabiltze dena.
aleroi
Lurreko ibilgailuetako atzealdean jartzen den hegal moduko pieza, ibilgailuaren aerodinamika hobetu eta ibilgailua egonkortzeko erabiltzen dena.
aleroi
Alienatu edo subjektu bati berez duen izaera kendu egiten diona.
alienatzaile
Nitrogreno atomo batez eta bi atomo hidrogenoz osaturiko erradikal monobalentea.
amino
Amnesiari dagokiona; amnesiarekin loturikoa.
amnesiko
Amnesia pairatzen duena.
amnesiko
Zerbait barneratu edo ukitzean gorputzak pairatzen duen erreakzio alergiko bortitz edo gehiegizkoa.
anafilaxi
Anafilaxiaz gertatzen dena.
anafilaktiko
Zauri baten gainean jartzen den oihalezko edo beste material bateko babesgarria, zauria irekitzea eta zikintzea ekiditen duena.
apositu
Herrialde edo eskualde bateko populazio batean edo horren azpimultzo batean urte batean hiltzen diren pertsonen proportzioa, mila pertsonako adierazita.
heriotza-tasa
Animalia espezie baten populazio batean gertatzen den heriotza-kopurua, mila banako.
heriotza-tasa
Heriotza-tasa.
hilkortasun-tasa
Lepus generoko animalia, untxien familiakoa eta itxuraz horren antzekoa, korrika oso azkar egiteagatik ezaguna.
erbi
Kargatu eta deskargatzeko instalakuntza.
zamaleku