Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Banaketa batean, datu kuantitatiboak ordenaturik, guztirako bat bi zati berdinetan banatzen duen datuaren balioa.
mediala
Biztanleriaren banaketa espazioan zehar aztertzen duen demografiaren adarra.
geodemografia
Banaketa batean balio jakinetatik harago dauden muturreko datuei balio jakin horiek esleitu, muturretako datu horiek estatistikoen kalkuluan eragin dezaketen distortsioa saiheste aldera.
winsorizatu
Zertxobait gazia; neurri batean gazia.
gazikara
Mapa, plano edo maketa batean, irudikatzen den objektuaren benetako tamainaren eta horren irudiaren tamainaren arteko erlazioa.
eskala
Elementu batzuen zerrenda mailakatu eta ordenatua.
eskala
Sokaz eginiko eskailera.
eskala
Likidotik gaserako fase-aldaketarako behar den likidoaren tenperatura, non likidoaren lurrun-presioa inguruneko aire-presioarekin berdintzen den.
irakite-puntu
Zerbait egiteko gai denaren edo ahalmena duenaren nolakotasuna.
gaitasun
Zerbait gai, kapaza edo kapablea den arloetako bakoitza.
gaitasun
Hizkuntza bateko hitzak edo esamoldeak, batzuetan jakintza-arlo bati buruzkoak, jasotzen dituen zerrenda, alfabetikoki ordenatua, horien definizioak edo itzulpenak jasotzen dituena.
hiztegi
Delako zerrenda jasotzen duen liburua.
hiztegi
Langabetuen kopurua zati biztanleria aktiboa kalkulatuz eratzen den adierazle ekonomikoa, lanik gabe eta lan bila dauden pertsonen portzentajea adierazten duena.
langabezia-tasa
Zibernetika edo sistema teknologikoen kontrol- eta erregulazio-teknikei dagokiena.
zibernetiko
Ordenagailuz sortu edo kudeatu egiten dena.
zibernetiko
Gizaki emearen eta beste animalia emeen bularreko guruinak biltzen dituen gorputz-ataletako bakoitza, irtengune biribildu formakoak.
ugatz
Gypaetus barbatus espezieko txori harraparia, putrearen antzekoa eta hezurrak jaten dituena.
ugatz
Henri Theil (1924-2000) herbeheretar ekonomialariak garatutako indizea, errentaren kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen dena.
Theil-en indize
Saio edo entsegu bat egiten den aldietako bakoitza.
saialdi
Erraztu, arindu.
aisatu