Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Makilaz jo, makilaz jipoitu.
makilatu
Era horretantxe.
holaxe
Izaki bizidunez, tenperatura oso altuak izaten dituen habitat batean bizi dena.
termofilo
Ekologiarekin lotura edo zerikusirik duena.
ekologiko
Ingurumena kaltetzen ez duten gaiekin egindakoa.
ekologiko
Produktu edo jarduera bati buruz, ingurumenari kalterik egiten ez diona.
ekologiko
Elkarrengandik gertu dauden uharteen multzoa.
uhartedi
Gizarte osoaren babesaren alde, osasun, hezkuntza nahiz prestazio sozialen arloan, diharduten estatuko instituzioen multzoa.
ongizate-estatu
Kategoria edo multzo berean jarri.
zaku berean sartu
Norbaiti pozik egoteko moduko zerbait gertatu zaionean adierazten den onginahizko hitza.
zorionak
Gertaera baten edo batzuen kontakizuna.
narrazio
Besteei ona nahi izateko jarrera.
onginahi
Historian zehar, judutar jendea konfinatu den auzo edo hirigunea.
ghetto
Gizatalde bat bazterturik bizi den gune edo esparrua.
ghetto
Gizakien talde berezia, kultura propioa duena, hala nola tribua.
gizatalde
Indarra eta kemena galduta egon.
maldan behera ibili
Beste batzuen artean berezia izateagatik aukeratu.
begiz jo
Bereziki pertsonez mintzatuz, berdin-berdinak edo oso antzekoak izan.
enbor bereko ezpalak izan
Bereziki pertsona batez mintzatuz, beste baten oso antzekoa edo berdina izan.
enbor bereko ezpala izan
Enbor bereko ezpala izan.
zur bereko ezpala izan