Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Dokumento ofizial batzuetan zerga edo tasa ordaindu izanaren egiaztagarritzat hartzen den zigilu edo paper-zatia.
poliza
Garrantzi handiena duena.
printzipal
Mailegu bati buruz, mailegu-hartzaileak emailearengandik jasotako diru kopurua, interesak gehituta itzuli beharko diona.
printzipal
Nagusi, funtsezko edo printzipala dena.
tronkal
Oinordetzan, ahaideei dagokiena.
tronkal
Tronko edo ahaidetasun-harreman nagusiari dagokiona.
tronkalitate
Hezkuntza-ziklo bakoitzean, administrazio zentralak horren eduki eta ebaluazioari buruz arautu egiten dituen irakasgai derrigorrezko eta nagusia.
irakasgai tronkal
Pertsona bera babesten duten aseguruetako bakoitza, hala nola osasun-asegurua eta bizi-asegurua.
aseguru pertsonal
Pertsona jakin baten heriotza gertatuz gero prestazioa edo kalte-ordaina ziurtatzen duen asegurua.
bizi-aseguru
Bizi-aseguru.
bizitza-aseguru
Espainian, erkidego autonomoetako lege nagusia, erkidego autonomoaren eskumenak zehazten dituena.
autonomia-estatutu
Zerbait arrisku jakinetatik babesteko aseguru-kontratua egin.
aseguratu
Aseguru-kontratu batez arrisku jakinen aurka babesten den pertsona, kontingentzia gertatuz gero kalte-ordaina jasoko duena.
aseguratu
Aseguru-kontratu batean, kontingentzia bat gertatuz gero, kalte-ordaina ordaintzera konprometitzen den pertsona edo entitatea.
aseguratzaile
Herritarrak ordezkatzen dituzten parlamentari izeneko ordezkari politikoek osaturiko erakunde nagusia, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartu eta gobernuaren kontrola egiten duena.
parlamentu
Legeak proposatu eta onartzeko boterea eta gobernuaren kontrolaren eskumena duen erakunde politikoa, herritarren borondatea ordezkatzen duten hautetsiek osatua.
legebiltzar
Plazaratu nahi den sormen, kritika edo iritzizko lan baten edukia kontrolatu eta ezabatzea, agintariek ezarritako arauen aurkakoa delakoan.
zentsura
Delako kontrola kudeatzen duen erakundea.
zentsura
Lurralde bateko gizaki edo beste izaki bizidun batzuen zati handi bat garai berean erasaten dituen gaixotasun kutsakorraren zabalkuntza.
izurrite
Bereziki, Yersin-en baziloak eragindako gaixotasunaren zabalkuntza.
izurrite