Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Delako bileran bildutako kideen multzoa.
asanblea
Subjektu baten hautemate-ahalmenetik kanpo dauden estimulua, atalase absolututik behera dagoena baina inkontzienteki subjektuaren portaera eragin dezakeena.
estimulu subliminal
Ezbeharra, zoriak ekarritako gertakari mingarria.
zorigaitz
Uste gabeko gertakari mingarria.
zoritxar
Delako gertakari mingarriak dakarren pairamena.
zoritxar
Delako ezbekarrak dakarren pairamenezko egoera.
zorigaitz
Norbaiti kaltea edo zoritxarra ekarriz.
ordu gaiztoan
Zerbaiten barnetik sortu eta garatzen dena.
endogeno
Ipurdiz behera jarritako kopa baten tankera duen metalezko tresna, barruan duen mihi mugikor batekin, astinduz gero mihiak koparen aurka kolpe eginez hots burrunbatsua sorrarazten duena.
ezkila
Ezkila edo kanpaiaren barnealdean dagoen metalezko ziri mugikorra, kanpaia astinduz edo biratuz, haren aurka jo eta hots burrunbatsua eragiten duena.
ezkila-mihi
Gaixotasun edo patologia bat sendatu edo arintzeko erabiltzen den terapia bakarreko tratamendua.
monoterapia
Gaixotasun bat diagnostikatu edo pairatzen den jakiteko egiten den proba.
proba diagnostiko
Hilzorian egon.
azkenetan egon
Gaixo edo zauritua izateagatik hiltzetik gertu.
hilzorian
Gaixotasun edo afekzio batean pairatzen diren sintomen multzoa.
patologia
Gaixotasunak aztertzen dituen medikuntzaren arloa.
patologia
Subjektu baten portaera edo nortasuna normala edo buruko nahasmendu bati dagokion egiten den proba edo azterketa.
proba psikodiagnostiko
Zerbait edo norbait nonbaitetik kanpoan utzi edo kanporatzea.
esklusio
Pertsona edo talde bat baztertzea edo baztertuta egotea.
esklusio
Hortzetako gaitza, bakterioek eragindakoa, hortzetan zuloak sorrarazi eta mina eta azkenean hortzak erortzea eragiten dituena.
txantxar