Advanced Search
Search Results
220 total results found
Egindakoaren ondorioak pairatu, egindakoagatik zigorra jaso.
larrutik pagatu
Egindakoagatik ondorioak pairatu edo zigorra jaso.
larrutik ordaindu
Enpresa batek bere negozioan produktu-lerro berriak garatu eta merkaturatzea.
dibertsifikazio zentrokide
Urtebetetzean zoriontzeko formula.
urte askotarako
Urte batzuen ondoren, urte batzuk pasata.
urteak joan urteak etorri
Azterketariak ahoz garatu behar duen proba.
ahozko proba
Gris kolorea eman edo hartu.
grisaxkatu
Oso lanpetuta egin.
galtzak bete lan ibili
Lan edo egiteko asko izan.
galtzak bete lan eduki
Horren beharrik gabe, arazoetan sartu.
auzoko ateak ixtera joan
Norbaiti bizialdi laburra geratu edo etapa jakin bat laster bukatuko duela adierazteko.
horrek ez du hurrengo kukurik entzungo
Gauzak uste ez bezala edo gaizki suertatu.
kukuak oker jo
Bereziki pertsona batez mintzatuz, beste baten oso antzekoa edo berdina izan.
enbor bereko ezpala izan
Bereziki pertsonez mintzatuz, berdin-berdinak edo oso antzekoak izan.
enbor bereko ezpalak izan
Egun batzuk igarota; egun batzuen ondoren.
egunak joan eta egunak etorri
Egunero, egun batzuetan zehar.
eguna joan eta eguna etorri
Norberaren poz eta alaitasun sentimendua guztiz zapuztu dela adierazteko.
nire poza putzura
Norberaren eta beste batzuen poza zapuztu dela adierazteko.
gure poza putzura
Metodo eta teknika zientifikoetan oinarritzen ez den itxurazko jakintza faltsua.
sasizientzia
Gauzak beranduegi egin, haiek egiteko denbora pasa denean.
ura joan eta gero presa egin