Advanced Search
Search Results
95 total results found
Patua edo zoria bere alde duena.
adur oneko
Bereziki jarduera edo prozesu bati buruz, oxigenoaren beharra duena.
aerobiko
Bereziki organismo bati buruz, bizitzeko oxigenoaren beharra duena.
aerobio
Barruan duen gasa arinagoa izateagatik airean flotatzen den aireontzia.
aerostato
Indar aerodinamikoen bitartez hegaldatzen den aireontzia.
aerodino
Gizartean orokorrean onartzen den droga, legala izateagatik edota orokorrean uste delako osasun-arazo txikiagoak sorrarazten dituela.
droga bigun
Inongo konfesio edo erlijiori atxikita ez dagoena.
akonfesional
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen berdintasuna, eredu estatistiko zenbaitetan hipotesi gisa hartzen dena.
homozedastizitate
Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen desberdintasuna.
heterozedastizitate
Norberaren jokabidea edo borondatea norberarengandik at dagoen eragile batek ezartzen dituenean gertatzen den egoera.
heteronomia
Lagin bateko elementuak populaziotik probabilitate batzuen arabera, gehienetan zoriz edo ausaz, hautatzen dituen prozedura eta teknika.
probabilitatezko laginketa
Ikusteko moduan.
ageriki
Bereziki nekazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideak (abereak, landareak, ...) eremu zabal batean hedatuz eta behartu gabe garatzen den unitate produktiboa.
ustiapen estentsibo
Bereziki nezakazaritzaz eta abeltzaintzaz mintzatuz, baliabideen erabilera guztiz eraginkorra bilatzen duen unitate produktiboa.
ustiapen intentsibo