Advanced Search
Search Results
283 total results found
Datu-multzo handiak esploratu egiten dituen teknika malgu, zabal eta anitza, datu haietan egitura edo joera jakingarriak eskuratze aldera.
datu-meatzaritza
Gizabanako-talde jakin bati denboran zehar une desberdinetan jasotako datuetako bakoitza.
panel-datu
Objektu, gertaera edo bestelako entitate bat datu bidez adieraztea.
datafikazio
Errealitatea era masiboan datu bidez kodifikatzeko joera teknologikoa.
datafikazio
Grafiko batean batez besteko neurri baten inguruan marrazten den barra, neurri horren bi aldeetara egon daitekeen errorea adierazteko, neurri horren desbideratze estandarraren arabera.
errore-barra
Delako lurraldean garatutako kultura eta historia soziala, zentzu zabalenean.
Mendebalde Urrun
Ameriketako Estatu Batuetan, XIX. mendean Misisipi ibaitik Ozeano Bareko kostaldera zabaltzen zen lurraldea, herrialdeko mugak zabaldu zituena.
Mendebalde Urrun
Mendebalde Urrun.
Mendebalde Urruti
Bi kategoria baino gehiagotan probabilitate jakinekin sailkatzen diren tamaina jakineko multzo batean, kategoria desberdinak hainbat alditan agertzeko probabilitatea ematen duen legea.
banaketa multinomial
Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
baterako probabilitate
Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
aldagai independente
Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
aldagai dependente
Prestazioen aldetik ordenagailu arrunta, pertsona baten erabilera pertsonalerako diseinatua.
mikroordenagailu
Tapiz moduko azalera txikia, horren gainean ordenagailuaren sagua erosotasunez eta zehaztasunez maneiatzeko erabiltzen dena.
sagu-azpiko
Ezagutza bultzatu edo garatzen duena.
kognoszitibo
Ertzetan agertzen diren eskalen bitartez, planoak eta krokisak eskala ezberdinetan egiteko aukera ematen duen erregela graduatua, bi, hiru edo lau ertzetakoa.
eskala-erregela
Edonolako testu edo kode bati buruz, letrak edo zenbakiak baino ez dituena.
alfanumeriko
Hizkuntza edo beste komunikazio-sistema batean baliatzen diren karaktere edo ikurren multzoa.
alfabeto
Glaziar batek bere ibilbideko eremua hondeatuz sortzen duen harana.
glaziar haran
Arauak eratu eta aplikatzen dituena.
arautzaile