Advanced Search
Search Results
91 total results found
Ospe edo itzal handiko pertsona; diru edo botere handia duen pertsona.
ur handiko arrain
Denetariko asmoak izan arren, fundamentuz ezer bukatzen ez duen pertsona aldakorra.
oilo kanpoan errule
Begi bistakoa izateagatik irrigarri gertatzen den adierazpena.
Fernandoren egia
Garrantzi edo balio eskaseko gauza edo kontua.
azaren azpiko orri
Engainatu edo gezurraren bitartez norbaitengandik zerbait lortu.
porrua sartu
Mingarria izanda egia esateari edo entzuteari buruz, zuzenean eta garbiro; errieta eginez.
nireak eta bi
Oharrak: Aditza lehenengo pertsonan erabiliz beti. Adibideak: Nireak eta bi entzun behar izan nituen burumakur. Nireak eta bi esan zizkidan.
Pertsona oso zaharra.
agure zahar
Oso etxe handia.
etxetzar
Oso betaurreko handia.
betaurrekotzar
Ezer esan ez.
hinkik esan ez
Norbaitek bereziki maite duena.
kuttun