Advanced Search
Search Results
105 total results found
Hestearen azken zatia, heste meharraren ondorengoa eta ondestearen aurretikoa, ura eta gatzak xurgatu eta gorotzak eratzeko funtzioak dituena.
heste lodi
Kapilar linfatikoetatik linfa jaso eta gongoil linfatikoetara eramaten duten hodietako bakoitza, gongoil haietatik linfa igarota, ondoren berriz ere linfa hori organismora zabaltzen dutenak.
hodi linfatiko
Hodi deferentetik eta bi semen-besikuletatik abiatu eta prostatatik igarota eiakulazioan zehar semena espermatozoideekin uretrara eramaten duten bi hodietako bakoitza.
hodi isurle
Barrabilak biltzen dituen mintz edo poltsa modukoa.
barrabil-zorro
Barrabilak eusten dituzten larruazalez eta bestelako ehunez osaturiko poltsa moduko estalkien multzoa.
eskroto
Animalia arrengan, espermatozoideak eta testosterona ekoizten dituzten guruin bietako bakoitza.
barrabil
Barrabil.
hazi-guruin
Faringetik urdailera bitarteko digestio-hodia, elikadura-boloa bideratzea helburu duena.
hestegorri
Hestegorri.
esofago
Guruin exokrino.
kanpo-jarioko guruin
Gorputzaren kanpoaldera edo gorputzeko barrunbe eta hodietara bideratzen diren substantzia ez-hormonalak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin exokrino
Odol-hodietara isuri eta gorputzean zehar hedatzen diren hormona jakinak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin endokrino
Guruin endokrino.
barne-jarioko guruin
Belarriko argizaria jariatzen duen belarriko izerdi-guruina
argizari-guruin
Belarriaren kanpoaldean kartilagoz eta larruazalez osaturiko atal bihurria, soinu-bibrazioak jaso eta belarri barnera bideratzeko funtzioa duena.
belarri-hegal
Gorputzeko hondakinak edo bestelako substantziak kanporatzeko funtzioa duena.
iraizle
Sabelaren behe aldean pelbis izeneko hezurrak inguratzen dituen organoak bildu eta babestu egiten dituen gihar eta lotailuen multzoa.
zoru pelbiko
Zoru pelbiko.
pelbis-zoru
Gizakiaren beheko gorpuz-adar bietako bakoitza.
zango
Aurpegiaren alde banatara eta belarriaren eta sudurraren artean dauden zati mamitsuetako bakoitza.
masail