Advanced Search
Search Results
100 total results found
Webgune batzuetako eduki berriak edo edukiaren aldaketak zerrendatu eta erakutsi egiten dituen programa informatikoa edo webgunea.
agregatzaile
Webgune bateko eduki berriak eta aldaketak erabiltzaileen eskura jartzeko teknika eta baliabideen multzoa.
web jario
Webgune baten atal bat, gehienetan eduki berriak edo aldaketak, harpidetzen diren erabiltzaileei irisgarri eta eskuragarri jartzea, web jario direlakoen bitartez.
web edukien sindikazio
Gailu eta elementu fisiko informatikoen multzoa, bereziki ordenagailuak bere osagarriekin (pantaila, sagua, teklatua) osatzen dutena.
hardware
Datu base batean, elementu edo entitate bati dagozkion datuen multzoa.
erregistro
Testu-kaxa.
testu-koadro
Elkarrizketa-koadro.
elkarrizketa-leiho
Aplikazio informatiko edo sistema eragile batean, une jakin batean erabiltzaileak ataza bat nola egin adierazteko zabaltzen den leihoa, botoi eta menuekin.
elkarrizketa-koadro
Erabiltzaile bati testu bat sartzeko aukera ematen dion kaxa itxurako interfaze-elementu grafikoa.
testu-kaxa
Hura sakatuz edo markatuz adierazten den aukerari baiezkoa emateko lauki itxurako interfaze grafikoko elementua, zerrenda gisa agertzen diren beste lauki batzuekin bateragarria dena.
egiaztapen-lauki
Aukera batzuen artean bat aukeratzeko zerrenda gisa agertzen diren lauki edo biribil itxurako interfaze grafikoko elementuetako bakoitza.
aukera-botoi
Sistema informatiko batean, sarbide ezezagun eta arriskutsuak saihesteko aplikazioa.
suebaki
Kode eta programa informatikoetan egon daitezkeen akatsak aukirtu eta konpontzeko ekintza eta jardueren multzoa, eskuz nahiz tresna automatikoen bitartez garatu daitekeena.
kode-arazketa
Kode-arazketa.
software-arazketa
Web bilatzaile batean publizitate gisa agertzen ez diren bilaketa-emaitzen multzoa, haien garrantzi edo adierazgarritasunaren arabera ordenatuta.
bilaketa organiko
Datu informatikoen multzo batetik kanpoko gailu batean egiten den kopia, datuak biltzen dituzten fitxategi guztiak barne hartuz datuen galera balitz horiek berreskuratzea ahalbidetzen duena.
segurtasun-kopia
Erabiltzaile batek testu-mezuak, irudiak, audioak, bideoak eta dokumentuak telematikoki bidali eta beste erabiltzaile batek istantean jasotzeko aplikazio informatikoen multzoa.
berehalako mezularitza
Berehalako mezularitza.
bat-bateko mezularitza
Jarduera edo erakunde batean, teknologia informatikoak sartu eta erabiltzea.
informatizazio
Sistema informatiko batera sartzeko behar den karaktere-sorta.
pasahitz