Advanced Search
Search Results
122 total results found
Pertsonen jakinen artean harreman hotz, errezelozko edo tirabiratsuak daudeneko egoera.
izotzaldi
Norberari ez dagozkion edo norberarekin zerikusirik ez duten gaietan esku hartu.
muturra sartu
Gero eta okerrago egon edo ibili.
oiloa irabazi eta kapoia galdu
Kukuak oker jo.
kukuak makur jo
Gauzak uste ez bezala edo gaizki suertatu.
kukuak oker jo
Egoera larrian eta babesik gabe egon.
salduta egon
Erabateko aldaketa dakarren gertakaria.
inarrosaldi
Errua erru txikiena duenari bota.
ardien kulpak bildotsak pagatu
Kategoria edo multzo berean jarri.
zaku berean sartu
Guztiz sasoian eta osasuntsu egon.
harri eta horma egon
Ihesari eman.
galtzak galduan joan
Gauzak ez dagokien ordenan egin.
idiak baino lehen zintzarriak erosi
Zerbait egiteko gogo bizia.
azkura
Kontuak, arazoak eta komeriak oraindik bukatu ez direla adierazteko.
hau ez da azaren azken orria izango
Kaka egin.
erregeari karta idatzi
Lan asko.
esku bete lan
Talde batean berezia edo gaizki ikusia izateagatik nabarmentzen den pertsona.
ardi beltz
Pertsona maltzurra.
azeri
Gauzak beranduegi egin, haiek egiteko denbora pasa denean.
ura joan eta gero presa egin
Ur gaineko bitsetan.
uraren gaineko bitsetan