Advanced Search
Search Results
131 total results found
Bi atomoz osaturiko molekula.
molekula diatomiko
Hiru atomoz osaturiko molekula.
molekula triatomiko
Lau atomoz osaturiko molekula.
molekula tetratomiko
Molekula substantzia egonkor baten zatikirik txikien gisa ulertuz, atomo bakar batez osaturiko molekula, hala nola gas nobleetako bakoitzak osatzen duena.
molekula monoatomiko
Molekula substantzia egonkor baten zatikirik txikien gisa ulertuz, bi atomok edo gehiagok osatzen duten molekula.
molekula poliatomiko
Bi atomok edo gehiagok osaturiko ioia; molekula poliatomiko batetik eratorritako ioia.
ioi poliatomiko
Bi atomok edo gehiagok osaturiko substantzia edo entitate kimikoa, egonkorra eta elektrikoki neutroa.
molekula
Substantzia kimiko homogeno eta egonkor baten zatikirik txikiena.
molekula
Lotura kobalenteen artean, elektroi-bikote bakar bat partekatuz gertatzen dena.
lotura bakun
Energia-maila.
maila energetiko
Nukleoaren inguruko elektroi-geruzetako bakoitza, bereziki geruza horrek energia maila jakina izateari erreferentzia eginez, hainbat eta handiagoa nukleotik zenbat eta gehiago urrundu.
energia-maila
Molekula poliatomiko batean, atomo bakoitzean lotura kobalentean parte hartzen ez duten balentzia-elektroi bikoteetako bakoitza.
elektroi-bikote ez-lotzaile
Molekula bateko atomo batez mintzatuz, balentzia-geruzako elektroi-bikote bakarti edo ez-lotzaileen kopurua gehi elektro-bikote lotzaileen kopurua.
zenbaki esteriko
Elementu kimiko bakar batez osaturiko molekula.
molekula homonuklear
Erreakzio kimiko nagusi batekin batera gertatzen den bigarren mailako erreakzio kimikoa.
albo-erreakzio
Energia bero moduan askatzen duen erreakzio kimikoa.
erreakzio exotermiko
Substantzia toxikoez mintzatuz, denbora luzean haien eraginpean izanda gertatzen den efektua.
efektu metagarri
Bereziki substantzia toxikoez mintzatuz, haietako batzuen eraginpean izanda sortzen den baterako efektua, bereziki banakako eraginpean baino handiagoa dela adierazteko.
koktel efektu
Nukleoan protoi kopuru berdina baino neutroi kopuru ezberdina dituzten elementu kimiko baten aldaeretako bakoitza.
isotopo
Ester baten sintesi-prozesua, azido karboxiliko baten eta alkohol baten arteko erreakzio kimikoaren bitartez gertatzen dena.
esterifikazio