Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

181 total results found

Pertsona edo orokorrean izaki bizidun batek gaixotasun edo patologia bat pairatzeko joera edo probabilitate handiagoa.

predisposizio

Gaztelaniaz
predisposición [epidemiología]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Organo fisiologiko baten ohiko mailatik beherako funtzionamendua.

hipofuntzio

Gaztelaniaz
hipofunción
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Normala baino txikiagoa den glukosa edukia odolean.

hipogluzemia

Gaztelaniaz
hipoglucemia
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Osasun-egoera kritiko edo larrian dauden pertsonen ardura hartzen duen medikuntzaren arabera, haien bizitza bermatu eta egoera kritikoari buelta ematea helburu duena.

medikuntza intentsibo

Gaztelaniaz
medicina intensiva
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Gaitz edo gaixotasun bat eragiten duten kausak deuseztatu egiten duten neurri eta jokabideen multzoa.

lehen mailako prebentzio

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
prevención primaria
Esparrua
medikuntza

Azido urikoaren gehiegizko presentzia odolean.

hiperurizemia

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza
Gaztelaniaz
hiperuricemia

Larruazalaren gaineko geruza baino kaltetu duen erredura arina.

lehen mailako erredura

Gaztelaniaz
quemadura de primer grado
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Ingresaturik geratu behar ez diren pertsonentzako osasun arreta eskaintzen duen eraikina eta instalakuntzen multzoa.

anbulatorio

Gaztelaniaz
ambulatorio [edificio]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Osasun arreta edo tratamenduari buruz, gaixoa ingresatzea ez dakarrena.

anbulatorio

Gaztelaniaz
ambulatorio [que no requiere de ingreso]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Subjektu baten gorputza mikrobio batekin infektatu eta mikrobio hori laborategiko tekniken bitartez ziurtasunez atzeman bitarteko denbora.

leiho-aldi

Gaztelaniaz
periodo ventana
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Osasun arloko profesional batek gorputza behatuz, ukituz, haztatuz, kolpekatuz eta auskultatuz egiten duen azterketa, sintomak atzeman eta diagnostikoa egitearren.

miaketa fisiko

Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
exploración física

Hernia.

etendura

Gaztelaniaz
hernia
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Iraitz-aparatu.

iraitz-sistema

Gaztelaniaz
sistema excretor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Iraitz-aparatu.

eskrezio-aparatu

Gaztelaniaz
aparato excretor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Iraitz-aparatu.

eskrezio-sistema

Esparrua
medikuntza
Gaztelaniaz
sistema excretor
Kategoria gramatikala
izena

Iraizketan edo hondakin metaboliko eta toxinen kanporaketan diharduten organoen multzoan; gizakiarengan, giltzurrunak eta gernu-sistema, larruazaleko izerdi-guruinak, birikak eta gibela.

iraitz-aparatu

Gaztelaniaz
sistema excretor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza
Sinonimoak
iraitz-sistema
Sinonimoak
eskrezio-aparatu
Sinonimoak
eskrezio-sistema

Zahartzaroko entzumen-galtze edo gorreria.

presbiakusia

Gaztelaniaz
presbiacusia
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Burmuineko odol-hodiei dagokiena.

zerebrobaskular

Gaztelaniaz
cerebrovascular
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
medikuntza

Neuronen funtzionalitatea kaltetu egiten dituena.

neurodegeneratibo

Gaztelaniaz
neurodegenerativo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Hormonei dagokiena.

endokrino

Gaztelaniaz
endocrino
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza