Advanced Search
Search Results
104 total results found
Intentsitate txikiz botatzen duen euria.
langar
Intentsitate txikiz eta tanta txikitan botatzen duen euria.
euri-langar
Tanta guztiz txikitan botatzen duen euria.
euri-lanbro
Zeru garbia.
zohardi
Euri eskaseko hilabetea.
hilabete lehor
Hilabete euritsua.
hilabete busti
Toki jakin batean eta aldi batean zehar, tenperatura atmosferiko handienaren eta txikienaren arteko aldea.
hedadura termiko
Eguzkiak jotzen duen lekua.
egutera
Eguzkiak jotzen duena.
egutera
Euri-jasa handien edo istripu baten ondorioz, ibaiek eta bestelako ur-lasterrek beren ohiko mailatik igo, gainez egin eta eremu lehorrak izaten direnak hartzea.
uraldi
Lehorra izaten den eremua uholde batek hartzea.
ur-goraldi
Tximistak eragiten duen burrunba, gehienetan ekaitza dagoela.
trumoi
Giro edo eguraldiari dagokionez, ekaitza dakarrena.
ekaiztsu
Trumoi-hotsa.
ortots
Atmosferako ur-lurruna kondentsatutakoan, hodeietatik lurzorura ur-tantak erortzea.
euri
Atmosferan tenperaturak 0 gradu azpitik jaisteagatik lurrazalean izotza sortzea.
horma
Udaberriaren ondorengo eta udazkenaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera ekainaren 21etik irailaren 21era luzatzen dena eta bero-bolada izaten dena.
uda
Udaren ondorengo eta neguaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera irailaren 21etik abenduaren 21era luzatzen dena eta zuhaitzetan hosto-galtzea dakarrena.
udazken
Udazkenaren ondorengo eta udaberriaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera abenduaren 21etik martxoaren 21era luzatzen dena eta hotza eta eguraldi nahasia ekarri ohi dituena.
negu
Neguaren ondorengo eta udaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera martxoaren 21etatik ekainaren 21era luzatzen dena eta landare eta zuhaitzen loraldia dakarrena.
udaberri