Advanced Search
Search Results
86 total results found
Hoditxo batetik tinta-tantak paperera jaurtiz dokumentu digitalak imprimatzen dituen gailua.
tinta-zurrustazko inprimagailu
Berotzen diren orratzen antzeko elementuak paper termosentikor baten gainean mugiaraziz dokumentu digitalak inprimatzeko erabiltzen den gailua.
inprimagailu termiko
Buru txiki bat zinta tintadun baten aurka kolparaziz, paperean dokumentu digital bateko karaktereak inprimatzen dituen gailua, karaktere horiek bakoitzari dagokion puntu-matrizeaz irudikatuz.
inprimagailu matrizial
Dokumentu digitalak, lerroz lerro inprimatzen duen gailua, karakterez karaktere edo orrialdez orrialde inprimatzen dutenak ez bezalakoa.
lerrokako inprimagailu
Komunikazio-sareetan igortzen den informazioa datu-pakete txikietan zatitzen duen teknika, sarearen funtzionamendua optimizatze aldera.
pakete-konmutazio
Lurrazaletik putzuak zulatuz eta bertatik materiala erauziz egiten den meatzaritza.
zulaketa-putzu bidezko meatzaritza