Advanced Search
Search Results
97 total results found
Beste pertsona bati maitasuna lehenengo pertsonan adierazteko.
maite zaitut
Lactuca sativa, kukulu batetik ateratzen diren hosto berde zabalak dituen landarea, entsaladak prestatzeko erabili ohi dena.
uraza
Patata.
lursagar
<i>Solanum tuberosum</i>, Amerika jatorri duen urteroko landarea, haren tuberkulu jangarriak lortzeko barazki gisa hazten dena.
patata
Ideiak, pentsaerak eta asmoei dagokienean, haiek berpiztu eta indarberritzea.
erreafirmazio
Pertsona maltzurra; engainatzen erraza ez den pertsona.
zakur zahar
Arroka bolkaniko edo magmatiko estrusiboa, magnesio eta burdina kantitate handia duena eta magma lurrazalean edo lurrazaletik gertu gertatzen den hozte azkarraren ondorioz eratua.
basalto
Marmol.
haitzurdin
Kareharritik sortutako arroka metamorfikoa, gehienbat kaltzita mineralaz osatua eta eskulturan eta eraikuntzan maiz erabiltzen dena.
marmol
Opari-paper.
oparitako paper
Opari-paper.
oparitarako paper
Opariak biltzeko papera, normalean biribilki batetik opariaren neurrira ebakitzen dena.
opari-paper
Erliebezko apaingarriak dituen oihala.
brokatel
Egungo espezie biologikoak eta horien ezaugarriak betidanik finkoak izan direla baieztatzen duen teoria eta hipotesia, egun zientifikoki guztiz baztertuta dagoena.
fixismo
Tirano edo indarrez eta nagusikeriaz gobernatzen duenaren zapalkuntza; zapalkuntzazko gobernu-sistema.
tirania
Boterea indarrez hartu eta nagusikeriaz gobernatzen duen agintaria.
tirano
Etimologia: Antzinako grezierazko τύραννος, týrannos.
Burdinazko eta karbonozko aleazioa, %2tik gorako karboko edukiarekin.
burdinurtu