Advanced Search
Search Results
178 total results found
Erre ezin daitekeena.
erregaitz
Arbela, ikasgeletan idatzi eta marrazteko horman zintzilikaturiko taula zabala.
idaztaula
Piztutako suaren ondoko lekua, bereziki berotzeko edo sukaldatzeko erabiltzen dena.
supazter
Ametzaren zura.
amezki
Ordubeteko klase edo eskola.
ikastordu
Eskolan ematen den irakaskuntza-ordua.
eskola-ordu
Hauteskundeak ospatu diren egunaren ondorengo gaua, non botoen zenbaketa egiten den eta ordezkari eta analista politikoek emaitzen balorazioa egiten duten.
hauteskunde-gau
Hauteskunde-kanpainaren aurreko denbora, non alderdi politikoek eta hautagaiek, botoa eskatzen ez duten arren, haien hautagaitza eta programak aurkezten dituzten.
kanpainaurre
Lau hortzetako goldea, lurraren lehen goldaketa egiteko erabiltzen dena.
lauhortz
Zazpi hotzetako goldea, erein aurreko lurra prestatzeko erabiltzen dena.
zazpihortz
Zerga baten likidazioari buruz, oinarri likidagarriari karga-tasa aplikatuta kalkulatzen den zenbatekoa.
kuota oso
Botoa emateko eskubidea duten pertsonen zerrenda ofiziala.
hautesle-errolda
Hautesle-errolda.
hauteskunde-errolda
Zerga baten oinarri zergagarriaren kuantifikazioa.
estimazio
Populazio osoari edo jende kopuru handi bati zuzentzen zaion komunikabidea.
mass-media
Hildako baten albistea edo haren oroitzapena egiten duen mezu publiko idatzia, bereziki egunkarietan edo hedabide digitaletan agertzen dena.
eskela
Hauteskunde batean, boto-eskubidea duten hiritarren zerrenda.
hautesle-errolda
Hautagaiek euren programak eta proposamenak aurkeztu eta besteenak kritikatzeko hauteskunde kanpainan zehar espazio publiko batean edo hedabide batean ospatzen den ekitaldia.
hauteskunde-eztabaida
Gainbalio-zerga.
plusbalio-zerga
Espainiako udalek ondasun higiezinen eskualdaketen gainean ezarria duten zerga.
gainbalio-zerga