Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

89 total results found

Belarrak eta labora zenbait ebaki eta biltzeko erabiltzen den altzairuzko xafla estu kurbatua, ahoa barrualdetik duena, zurezko kirten batez hornitua eta esku bakar batez maneiatzen dena.

igitai

Gaztelaniaz
hoz
Tesaurus
baserria
Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena

Argia eta irudiak azalera batean proiektatzen dituen gailua.

proiektagailu

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
proyector

Belarri-zuloen garbiketarako eta orokorrean higiene pertsonalerako erabiltzen den txotxa, muturretan kotoizko isipu txiki bana duena.

kotoi-txotx

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
bastoncillo de algodón

Torloju batez gerturatu eta urrundu egiten diren bi barailak osaturiko tresna, mahai bati lotua piezak eutsi eta finkatzeko erabiltzen dena.

tornuzil

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
tornillo de banco

Mahai edo banku baten gainean zutabe bertikal bati atxikia finkatzen den zulagailua, doitasun handiko zulaketak egiteko erabiltzen dena.

zutabedun zulagailu

Zer
tresnak
Sinonimoak
bankuko zulagailu
Sinonimoak
mahaigaineko zulagailu
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
taladro de columna

Xafla zabala duen zerra, eskutoki bakarrekoa eta zurezko pieza lodiak mozteko erabiltzen dena.

zerrote

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
serrucho

Eskuzko lanabesa, altzairuzko punta gogorrekoa, mailu-kolpe baten bidez pieza metaliko batean zulatu beharreko puntua seinalatu eta barautsa ez irristatzeko zulotxoa egiteko erabiltzen dena.

granete

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
granete

Punta zorrotz eta gogorra duen lanabes metaliko luzea, gainazal metaliko batean marraztatzeko erabiltzen dena.

punta marrazle

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
punta de trazar

Buru biribila duen mailua, metalezko xaflei forma eman, pieza metalikoak doitu, errematxatu edota orokorrean metalgintzan kolpe doiak emateko erabiltzen dena.

mailu burubiribil

Irudiaren kredituak: Securiger- Commons

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
martillo de bola