Advanced Search
Search Results
9339 total results found
Ezkontidea hil eta alargun bihurtu.
alargundu
Gauza bakar batetik bereizgarriak diren mota desberdinetako bakoitza.
aldaera
Orekarik gabe alde batera eta bestera mugituz edo ibiliz.
aldaroka
Kolektiboki egiten den protesta edo bestelako ekimen politiko edo sozial batean, eskatu, defendatu edo plazaratzen den eskakizuna.
aldarrikapen
Erabaki politiko garratzitsu baten adierazpen publikoa, horren indarrean sartzearekin batera egin ohi dena.
aldarrikapen
Noraezean, batetik eta bestera helmugarik gabe ibiltzen dena.
alderrai
Modu batera edo bestera, nolabait.
aldez edo moldez
Zerbait aldiro egiten denean, aldi batetik bestera dagoen denbora tartea.
aldirokotasun
Pertsona edo animalia batzuei buruz, poza eta zoriontasuna adierazten dituena.
alegere
Giroari buruz, alaia, bizia.
alegere
Oso handia.
alimaleko
Gutxi gorabehera kalkulatuta, ustez eta zehaztasun handirik gabe.
aliritzira
Ama, bereziki begirunezko trataeran.
amandre
Amona, amama.
amandre
Ama Birjina.
amandre
Euskal mitologian, eguzkia nahiz ilargia izendatzeko erabiltzen da: eguzki amandrea, ilargi amandrea.
amandre
Pertsona edo erakunde batzuek duten zerbaiti buruz, batera edukiz edo haien artean partekatuz.
amankomunean
Funtsik gabeko edo errealitaterik gabeko asmo, itxaropena edo gogoeta.
ameskeria
Sexu harremana izan, bereziki sarpenarekin, elkarrekiko amodio edo maitasunez.
amodioa egin
Beste pertsona batekin harreman maitasunezko eta sexuala duen pertsona, baina harekin bikote formal edo egonkorrik osatu gabe.
amorante