Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2672 total results found

Intsektu txikia, gizakia eta beste ugaztun eta hegaztien parasitoa (Pulex irritans), batetik bestera aldatzeko jauzi handiak egiteko ahalmena duena eta haien larruazalean ziztatuz odolaz elik

arkakuso

Gaztelaniaz
pulga
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
entomologia

Iraizketan edo hondakin metaboliko eta toxinen kanporaketan diharduten organoen multzoan; gizakiarengan, giltzurrunak eta gernu-sistema, larruazaleko izerdi-guruinak, birikak eta gibela.

iraitz-aparatu

Sinonimoak
eskrezio-aparatu
Gaztelaniaz
sistema excretor
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza
Sinonimoak
iraitz-sistema
Sinonimoak
eskrezio-sistema

Isurkari edo likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, Lurrean oso ugaria, itsasoak, aintzirak eta ibaiak osatuz eta bizitzarako osagai funtsezkoa dena.

ur

Gaztelaniaz
agua
Kategoria gramatikala
izena
Tesaurus
ura

Bi oxigeno atomok eta sufre atomo batek osaturiko gas koloregabe toxiko eta kutsatzailea, erupzio bolkanikoetan eta erregai fosilen errekuntzaren ondorioz sortzen dena.

sufre dioxido

Gaztelaniaz
dióxido de azufre
Kategoria gramatikala
izena
Zer
konposatu kimikoak

Hestearen azken zatia, heste meharraren ondorengoa eta ondestearen aurretikoa, ura eta gatzak xurgatu eta gorotzak eratzeko funtzioak dituena.

heste lodi

Gaztelaniaz
intestino grueso
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
anatomia

Gai jakin batzuei buruz informazioa eta azalpenak eman eta orokorrean ikasleen hezkuntza prozesua bideratu eta zuzentzea, haiekiko harreman estuan, lanbide duen pertsona.

irakasle

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hezkuntza
Zer
lanbideak
Gaztelaniaz
profesor

Lurrin, alkohol eta urez osaturiko likidoa, soinean eta arropetan isuri eta usain ona emateko erabiltzen dena.

kolonia-ur

Gaztelaniaz
agua de colonia
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
kolonia

Basalto, peridotita eta beste arrika igneoetan aurkitzen den minerala, burni- eta magnesio-silikatoz osatua eta sistema ortorronbikoan kristalizatzen duena.

olibino

Gaztelaniaz
olivino
Kategoria gramatikala
izena
Zer
mineralak

Populazioa multzo eta azpimultzoetan banatzen denean, azken laginketa-unitateetara heldu arte, etapa edo maila bakoitzean laginduko diren multzo eta azpimultzoak hautatzen dituen laginketa.

etapa anitzeko laginketa

Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
muestreo polietápico
Ingelesez
polyetapic sampling

Zerbait, isurkariak eta elikagaiak kasu, xurgatzeko, hots, irentsi eta barruratzeko, ekintza eta horren ondorioa.

xurgapen

Gaztelaniaz
absorción
Kategoria gramatikala
izena

Ahotik ateratzen den adur edo lerdea eta bide batez janari hondarrak garbitzeko zapia, lepotik zintzilikatzen dena eta bereziki ume txikiei eta ezinduei jartzen zaiena.

adur-zapi

Gaztelaniaz
babero
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
adurretako

Hegazkinak eta beste aireontziak lur hartzeko eta aireratzeko pista eta instalakuntza, aireportua baino txikiagoa.

aerodromo

Gaztelaniaz
aeródromo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
aeronautika

Atmosferan eta kanpo-espazioan zehar hegaldatzen diren aireontzi, misil, kohete eta espaziontziei buruzko zientziari eta teknologiari dagokiona.

aeroespazial

Gaztelaniaz
aeroespacial
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
aeronautika

Ibai eta ibaiadarretan pertsonak eta zamak garraiatzeko erabiltzen den ontzi zabal eta zapala.

gabarra

Gaztelaniaz
gabarra
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
nautika

Arroka plutonikoa eta beraz lurrazpian magma astiro hoztean sortutakoa, pikorduna eta gogorra, kuartzoz, feldespatoz eta mikaz osatua.

granito

Esparrua
geologia
Gaztelaniaz
granito
Kategoria gramatikala
izena

Ardatz baten inguruan biratzen duten hegalek osaturiko tresna, ontzietan eta hegazkinetan ura eta airea bultzatu eta horrela haiek mugiarazteko erabiltzen dena.

helize

Kategoria gramatikala
nautika
Gaztelaniaz
hélice [naútica]
Kategoria gramatikala
izena

Datuak eta informazioa sistema binarioan, bit eta byteak osatuz, kodetu eta gordetzeko modua, deskodetzeko gailu elektronikoren at behar duena.

formatu digital

Gaztelaniaz
formato digital
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
informatika

Hegoaldeko Asiako herrialdea, mugakidea mendebaldean Iranekin, hegoaldean eta ekialdean Pakistanekin, iparraldean Turkmenistan, Tayikistan eta Uzbekistanekin eta ipar-ekialdean Txinarekin.

Afganistan

Gaztelaniaz
Afganistán
Kategoria gramatikala
izen propioa
Zer
herrialdeak

Material kopuru handiak mugitu eta eraikuntza lan zailak egiteko erabiltzen diren ibilgailu eta bestelako makinen multzoa, hala nola hondeagailuak eta garabiak.

makineria astun

Gaztelaniaz
maquinaria pesada
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
eraikuntza

Uretako ingurune batean, nutriente eta mineral natural edo artifizialen gehiegizko ekarpena, hala nola ongarri eta detergenteen isurketen bitartez, eta horrek bertan eragiten duen egoera.

eutrofizazio

Gaztelaniaz
eutrofización
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia