Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Pertsona edo erakunde batzuek helburu komun baten alde elkarrekin egiten duten lana.
elkarlan
Pertsona batzuk etxe edo komunitate batean elkarrekin egiten duten bizitza.
elkarbizitza
Elkarrenganako errespetuan elkarrekin bizitzea.
elkarbizitza
Elkarbizitza.
bizikidetza
Sasizientzia.
pseudozientzia
Distopiari dagokiona; distopiaren ezaugarri batzuk dituena.
distopiko
Utopiari dagokiona edo horren ezaugarri batzuk biltzen dituena.
utopiko
Ametsezkoa, alegiazkoa.
utopiko
Zerbaitetarako arauak ezarri.
arautu
Antolatu, prestatu.
arautu
Abeslari edo musika-talde baten jarraitzaile sutsua, haren kontzertu edo agerpen publikoetarara joaten dena.
groupie
Botikak, txertoak eta osasun-tratamenduak seguru eta eraginkorrak diren aztertzeko saio, esperimentu edo ikerketa.
saio kliniko
Errege-tronuaren oinordekoa.
erregegai
Bere burua errege legitimo gisa aldarrikatzen duena.
erregegai
Erregina izateko oinordetza-eskubideak dituena.
erreginagai
Bere burua erregina legitimo gisa aldarrikatzen duena.
erreginagai
Erreinatu egiten duen erregearen ezkontidea.
erregina ezkontide
Erreinatu egiten duen erreginaren ezkontidea.
errege ezkontide
Erregea edo erregina estatuburua den sistema politikoa.
monarka
Sasoian, osasun onarekin.
harri eta horma