Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Aurrera egiten ez den egoera, soluzio edo irtenbiderik ikusten ez zaiona.
impasse
Laukizuzen formnako oihal zatia, garbitu edo soinean nolabait janzteko erabiltzen dena.
zapi
Mukiak garbitzeko erabiltzen den zapi edo oihal zatia.
mukizapi
Zintz egin eta mukiak garbitzeko erabiltzen den oihal zatia.
musuzapi
Hankaz gora edo zerbait guztiz aldrebes jarri.
hankazgoratu
Esna izatetik lo egotera igaro.
lo hartu
Gorputz atal bat sorgortu.
lo hartu
Gutxi jan.
mehe jan
Haragirik ez jan.
mehe jan
Zehaztu gabeko bi pertsona adierazteko.
urlia eta sandia
Zehaztu gabeko hiru pertsona adierazteko.
urlia, sandia eta berendia
<i>Sit tibi terra levis</i> latinezko esaldiaren euskarazko bertsioa, hil berri denari agurrezko esaldia adierazteko.
arin izan dakizula lurra
Salgaien inportazio eta esportazioei ezartzen zaien zerga.
arantzel
Administrazio publikoaren, notarioen eta izaera publikoa beste profesional batzuen aldetik jasotako zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifa.
arantzel
Norberaren eta bestearen emozioak eta sentimenduak modu egokian interpretatu eta lantzeko ahalmena, norberaren eta gertukoen erresilientzia eta ongizatea lortze aldera.
adimen emozional
Pertsona bi edo gehiagoren artean gertatzen den erlazio, lotura edo trukea.
harreman
Kontzeptu, gauza edo fenomenoen artean dagoen lotura edo zerikusia.
harreman
Lotura, erlazio edo harremana.
binkulu
Multzo bateko elementua izatea.
pertenentzia
Talde bateko kide izatea eta horren ondorioa, bereziki kide denarengan eragiten duen sentimenduari buruzkoa.
pertenentzia