Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Gai bati buruz jendaurrean egiten den ahozko saio gutxi gorabehera luzea.
mintzaldi
Apaizak mezan irakaspen gisa egiten duen jarduna.
mintzaldi
Bereziki neskez mintzatuz, dotore eta apaina.
pinpirin
Tximeleta, pinpilipauxa.
pinpirin
Gainazal batez mintzatuz, ura edo beste isurkari bat iragazi edo igarotzen uzten ez duena.
irazgaitz
Larruazalean sentitzen den den ziztada edo erresumina, hazka egitera bultzatzen duena.
azkura
Zerbait egiteko gogo bizia.
azkura
Egoera larri eta arazotsua; aldaketa handia dakarren egoera.
krisi
Politikan, jarrera erradikal edo muturrekoa duena, bereziki eskuin muturrekoa.
ultra
Futbol-talde bateko jarraitzaile fanatikoa, indarkeriarako joera duena.
ultra
Jesaitea edo maileguan hartzea.
jesapen
Enpresa handiek edo Estatuak egiten duten kreditu-tituluen jaulkipena, guztira diru-kopuur handikoa eta perstona edo erakunde askoren artean harpidetzen dena.
jesapen
Maileguan hartu.
jesan
Poz eta gogobetetasun sentimendu iraunkorra.
zorion
Gertakari pozgarri bat dela eta, pertsona bati esaten zaizkion onginahizko hitzak.
zorion
Euro, pezeta, libera edo beste moneta-unitate baten ehunena.
zentimo
Zentimo.
xentimo
Pezetaren 25 zentimo.
erreal
Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, pertsonak edo gauzak idatziz jasotzen dituen liburua edo agiri-bilduma.
erregistro
Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak eta pertsonak idatziz jasotzen dituen bulegoa.
erregistro