Advanced Search
Search Results
11739 total results found
Politikan, jarrera erradikal edo muturrekoa duena, bereziki eskuin muturrekoa.
ultra
Futbol-talde bateko jarraitzaile fanatikoa, indarkeriarako joera duena.
ultra
Enpresa handiek edo Estatuak egiten duten kreditu-tituluen jaulkipena, guztira diru-kopuur handikoa eta perstona edo erakunde askoren artean harpidetzen dena.
jesapen
Jesaitea edo maileguan hartzea.
jesapen
Maileguan hartu.
jesan
Poz eta gogobetetasun sentimendu iraunkorra.
zorion
Gertakari pozgarri bat dela eta, pertsona bati esaten zaizkion onginahizko hitzak.
zorion
Euro, pezeta, libera edo beste moneta-unitate baten ehunena.
zentimo
Zentimo.
xentimo
Pezetaren 25 zentimo.
erreal
Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, pertsonak edo gauzak idatziz jasotzen dituen liburua edo agiri-bilduma.
erregistro
Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak eta pertsonak idatziz jasotzen dituen bulegoa.
erregistro
Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak edo pertsonak idatziz jasotzea edo idatziz jasotzeko izapideak egitea.
erregistro
Egoera edo esparru jakin batean erabiltzen den hizkuntzaren aldaera.
erregistro
Ahots edo musika-tresna batek egiten dituen soinuen tartea; tarte horretako soinuetako bakoitza.
erregistro
Datu base batean, elementu edo entitate bati dagozkion datuen multzoa.
erregistro
Babes, morrontza edo mendekotasunetik atera.
emantzipatu
Alferra edo nagia denaren jokabide edo nolakotasun gaitzesgarria.
alferkeria
Zerbait ebaki edo moztean sortzen den arrakala, pitzadura edo arraila.
ebakidura
Bi multzok partekatzen ditutzen elementuen multzoa.
ebakidura