Advanced Search
Search Results
12156 total results found
Sexu bidezko ugalketan, gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean sortzen den zelula, zeinetik enbrioia sortuko den.
zigoto
Zilar-bits edo geruza erantsi.
zilarreztatu
Urdaila eta hesteak biltzen dituen gorputzaren barrunbea eta barrunbe hori hartzen duen gorputzaren kanpoko zatia.
zilbot
Zimurrek eragiten duten efektua.
zimurdura
Zimurra.
zimurdura
Zimurrak dituena.
zimurtsu
Zinpean gezurretan aritzen dena.
zinausle
Zinemagintzan diharduen pertsona, bereziki zuzendari gisa edo beste postu nabarmen batean.
zinemagile
Sakonera.
zingo
Uretan ontzi batek hartzen duen sakonera.
zingo
Ekaitzak dakarren haize bortitza.
zirimola
Azalera edo bolumen batean nahiz bi gauzen artean dagoen irekidura estu eta luzea.
zirrikitu
Idatzitako zerbait ezabatzeko haren gainean idatzen den marra, bereziki lodia, baldarra eta forma nahasikoa bada.
zirrimarra
Marraztutako lerro irregularra.
zirrimarra
Testu baten behin behineko idazketa.
zirrimarra
Marrazki baten eskema edo lehen lerroak.
zirrimarra
Zirri eginez, hots elkarri helduz eta laztanduz, sexu kitzikadura lortzeraino.
zirritan
Baieztapen bati buruz, ziurtasunik ez duena.
ziurgabe
Euskal Herriko altzari tradizionala, bizkarraldea duen banku edo eserleku luze batez osatua eta azpian kutxa bat izaten duena.
zizeilu
Kaskar, eskas, balio gutxikoa.
ziztrin