Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Lerro, gainazal, figura edo gorputz geometriko batek beste lerro, gainazal, figura edo gorputz batekin dituen puntu komunen multzoa.
ebakidura
Mendeku eta zigor gisa edota isilpeko informazioa edo aitorpena eskuratze aldera pertsona bati eragiten zaion kalte fisiko edo psikologikoa.
tortura
Bi alde dituen gauza baten atzeko edo barneko aldea.
ifrentzu
Tresna eta lanabes batzuei heltzeko luzapena.
kirten
Barazki batzuen zurtoina.
kirten
Ergela, kaikua.
kirten
Tresna bati eskuz heltzeko atala.
eskutoki
Erdi Aroko nekazari askea, jaunaren mendean ez zegoena eta alodio izeneko lur propioak lantzen zituena.
bilau
Herri xehekoa eta beraz noblea ez den pertsona.
bilau
Makur jokatzen duen pertsona.
bilau
Ekintza edo jokabideez mintzatuz, zitala, doilorra.
bilau
Aipatzen den zerbait.
aipu
Ospe edo itzala.
aipu
Idazlan edo hitzaldi batetik aipatzen den esaldia edo esaldi-multzoa.
aipu
Zerbait edo norbait behar bezalakoa ez izatea dakarren ezaugarria.
akats
Tresna zorrotz baten ertzean dagoen koska.
akats
Komunitate, erakunde edo gizarte bat antolatu eta gobernatzeko erabaki eta ekintzen multzoa.
politika
Monarkarengandik edo herentziaz jasotako titulu batengatik, pribilegioak dituen goi mailako gizarte klase batekoa dena.
noble
Etorki onekoa dena.
noble
Gas batez mintzatuz, erreakzio kimikoetan parte hartzen ez duena.
noble