Advanced Search
Search Results
11760 total results found
Zizela, mailua edo beste lanabes bat erabiliz moldatu den harria.
harri pikatu
Karez, hondarrez eta urez egindako morteroa.
argamasa
Azkar eta berriki aberastu den pertsona, bereziki bere harrokeriagatik nabarmentzen dena.
zorripiztu
Ganga bati eransten zaion arkua, hura sendotzeko asmoz.
zeharkako arku
Abereen gorotzak simaur gisa erabiltzeko metatzen diren lekua.
goroztegi
Ezker Batua, Euskadiko ezkerreko alderdia.
EB
Ontzietako mastei elkarzut erantsiriko habe edo pertxak, nondik bela edo haize-oihalak zintzilikatzen diren.
belazurrun
Sakonera txikiko ibai edo itsasertz zatia.
ubera
Ontzi batek uraren gainean ibiltzeran uzten duen arrastoa.
ubera
Sistema informatiko batean, sarbide ezezagun eta arriskutsuak saihesteko aplikazioa.
suebaki
Basoaren erdian egindako bide zabala edo lubakia, sua alde batetik bestera hedatzea eragozten duena.
suebaki
Deiturari jaiotzatik pertsona bati atxikitzen zaion izena, familiako beste kideengandik bereizteko.
ponte-izen
Lagunartean edo auzoan pertsona bat era informalean izendatzeko ponte-izenaren ordez erabiltzen den izena.
izengoiti
Izengoiti.
goitizen
Lurralde, herrialde, nazio edo talde bat kontrolatu eta agindupean jarri.
mendean hartu
Norbaiten aginduak betetzeko beharrean.
agindupean
Kirol lehia batean, beste bat baino hobea izan.
mendean hartu
Kanidoen familiako ugaztun haragijale txikia, mutur luzea duena, gizakiekiko izutia.
azeri
Kredituan ordainketak egiteko erabiltzen den txartel eta diru elektronikoa, finantza-entitate batek pertsona baten izenean diruz hornitzen duena.
kreditu-txartel
Eskudirurik erabili gabe, ordainketak egin eta eskudirua eskuratzeko erabiltzen den txartel elektronikoa, eragiketaren zenbatekoa txartelaren titularraren banku-kontura zuzenean zordunduz.
zordunketa-txartel