Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Zerbait bukatu, amaitu edo burutu egiten den momentua edo modua.
bukaera
Zerbaiten azken atala edo zatia.
bukaera
Norbaiten heriotzak eragindako atsekabe edo samina.
dolu
Norbaiten heriotzak dakarren samina adierazteko modua.
dolu
Espezie biologiko baten azpitaldea, non herentziaz transmititzen diren bereizgarri fisiko zenbait partekatzen diren.
arraza
Ageriko ezaugarri fisiko berdintsuak, hala nola azalaren kolorea eta altuera, dituzten gizakien talde baten izendapen generikoa, maiz diskriminazio sozialerako edo jazarpenerako erabili dena.
arraza
Ez ongi ez gaizki.
hainbatean
Antitesiari dagokiona; zerbaiten aurkakoa dena.
antitetiko
Xehetasunez, zehaztasunez.
xehekiro
Konplize, gaizkide.
sopikun
Oso urruti.
lekutan
Zerbaiti edo norbaiti jarraiki edo horren ondoan ibiliz, hurbil-hurbiletik.
orpoz orpo
Mintzatu edo hitz egiteko jarduera; ahozko adierazpena.
mintzajardun
Infernura bidali, infernurako zigortu.
infernuratu
Aita Santuaren kargua eta dignitatea.
aitasantutza
Aita Santu batek bere karguan dagoen denbora.
aitasantutza
Jarri, ipini, bota.
ezarri
Lege bati buruz, promulgatu edo atera.
ezarri
Isun edo zigor bati buruz, pertsona jakin bati jarri.
ezarri
Diru-kopuru bati buruz, inbertitu, bereziki gordailu, funts edo antzeko finantza-produktu batean.
ezarri