Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Basoaren erdian egindako bide zabala edo lubakia, sua alde batetik bestera hedatzea eragozten duena.
suebaki
Sistema informatiko batean, sarbide ezezagun eta arriskutsuak saihesteko aplikazioa.
suebaki
Deiturari jaiotzatik pertsona bati atxikitzen zaion izena, familiako beste kideengandik bereizteko.
ponte-izen
Lagunartean edo auzoan pertsona bat era informalean izendatzeko ponte-izenaren ordez erabiltzen den izena.
izengoiti
Izengoiti.
goitizen
Lurralde, herrialde, nazio edo talde bat kontrolatu eta agindupean jarri.
mendean hartu
Norbaiten aginduak betetzeko beharrean.
agindupean
Kirol lehia batean, beste bat baino hobea izan.
mendean hartu
Kanidoen familiako ugaztun haragijale txikia, mutur luzea duena, gizakiekiko izutia.
azeri
Kredituan ordainketak egiteko erabiltzen den txartel eta diru elektronikoa, finantza-entitate batek pertsona baten izenean diruz hornitzen duena.
kreditu-txartel
Erosketa bati buruz, epe jakin batera ordainduz.
kredituan
Euskal Batasuna, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiarra, 1986an sortu eta 2001ean desegina.
EB
Kartografiari edo mapei dagokiena.
kartografiko
Pertsona maltzurra.
azeri
Poz handiarekin; oso pozik.
eztitan
Otordu baten hasieran edo plater batetik bestera aparteko platertxoetatik jaten diren janari-puska txikiak, hala nola olibak eta hestebeteak.
zizka-mizka
Gozokia, litxarreria.
zizka-mizka
Esamesa.
zizka-mizka
Gosea dakarrena, hala nola lehortea edo bestelako hondamendi bat.
gosegarri
Otordua baino lehen hartzen den edaria, maiz janari arinaren batera.
gosegarri