Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

13278 total results found

Kuku egin edo ezkutatzeko lekua.

kukuleku

Gaztelaniaz
escondite
Sinonimoak
ezkutaleku
Kategoria gramatikala
izen

Lizuna, giro hezeetan eta azalera organikoetan garatu ohi diren onddo txikien multzoa.

urdindura

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
moho, enmohecimiento
Sinonimoak
zurmin, zurmindura, mutxi, mutxidura, lizun, lizundura

Oihal edo malgua den beste material bateko zatia, leihoak, ateak eta bestelakoak estaltzeko erabiltzen dena, argia iragazi edo espazioak bereizte aldera.

errezel

Gaztelaniaz
cortina, dosel
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
etxeko bizitza

<i>Porifera</i> filoko uretako animalia, azalera bati itsasita bizi eta mugitzen ez dena.

belaki

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
esponja [animal]
Esparrua
zoologia

Garbitzeko eskuko tresna biguna, xaboia edo bestelako garbikari bat bertara isuri eta garbitu nahi den azalera igurtziz erabiltzen dena.

belaki

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
esponja [utensilio de limpieza]
Esparrua
etxeko bizitza

Likido bat tantaz tanta isuri edo erortzen ari dela adierazteko.

tantaka

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
gota a gota

Metalezko zati luzexka eta bihurria, gauzak zintzilikatu eta arrastaka eramateko.

kizki

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
gancho, garfio
Sinonimoak
kako
Zer
tresnak

Metalezko punta duen makila, baserrietan sagarrak edo bestelako fruituak bildu eta arrantza-ontzietan arrain handiak ontzigainera ekarri eta arrastaka eramateko.

kizki

Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
pincho, bichero
Esparrua
nautika

Garia bildutakoan lurrari atxikita gertatzen den landare zati lehorra.

kizki

Esparrua
nekazaritza
Euskalkia
ipar
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
rastrojo de trigo

Zaunka eginez.

zaunkaka

Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
zaunka
Gaztelaniaz
ladrando

Behin eta berriz biratuz edo errodatuz.

pirritan

Gaztelaniaz
rodando
Kategoria gramatikala
aditzondo

Hutsik izatea, hutsik dagoenaren nolakotasuna.

hustasun

Gaztelaniaz
vacío [nombre], vaciedad, vacuidad
Kategoria gramatikala
izen

Landare baten atal ugalkorra, hazi, sustrai edo kimu, hazi egiten dena beste landare bat sortu arte.

ernamuin

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
germen, embrión [botánica]
Esparrua
botanika

Zerbaiten jatorria edo sorburua.

ernamuin

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
germen [sentido figurado], origen
Esparrua
irudizkoa

Delako hormatxoaren gainean eskuak jartzeko elementua.

eskudel

Gaztelaniaz
pasamanos
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
arkitektura

Hesi moduko hormatxo arina, bere luzeran hutsuneak izaten dituena eta balkoi eta eskaileretan jartzen dena, pertsonen lagungarri eta babesgarri gisa.

eskudel

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
arkitektura
Gaztelaniaz
barandilla

Zerbait erretakoan geratzen den hautsa.

hausterre

Gaztelaniaz
ceniza
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
errauts

Hozkada adierazteko.

grausk

Gaztelaniaz
onomatopeya del acto de morder
Aldaera
kausk

Ibaietan edo besterik gabe lurzoruaren sakonune batean sortzen den ur geldiko putzua.

urmael

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
remanso, charca, balsa [de agua]

Ura biltzeko aska handia.

urmael

Gaztelaniaz
estanque, alberca
Kategoria gramatikala
izen
Tesaurus
ura