Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Interes bateragarriak dituzten erakunde edo herrialdeen artean, izaera ekonomiko, politiko edo militarra duen hitzarmen edo ituna.
aliantza
Gizabanakoek eta familiek bere beharrak asetzeko epe laburrera kontsumitzen dituzten ondasun edo produktua.
kontsumo-ondasun
Helburutzat hartu den horretara iristea.
lorpen
Eremu zabal batean garatzen dena.
estentsibo
Eritu edo gaixotzeko joera duena.
erikor
Audio edo bideozko eduki analogiko edo digitala entzun edo ikusteko erabiltzen den gailu.
erreproduzigailu
Zerbait funtzionatu edo bere funtzioa betetzeko era.
funtzionamendu
Agerian ez dagoena.
agerigabe
Txorakeriak egin.
zozoarena egin
Gaua nonbait edo zerbaitetan igaro.
gau egin
Gau egin.
gaua egin
Guztiz desberdina izan.
beste upel bateko sagardoa izan
Zeharo desberdina izan.
beste upeleko sagardoa izan
Erre daitekeen edo su har dezakeen gaia.
erregai
Oso urduri egon.
tripak jaten egon
Zer eginik ez izan, zerbaitetarako aukerarik gabe egon.
jai izan
Urteko garaia, egun, aste edo hilabete jakin batzuk barne hartzen dituena.
urte-sasoi
Urte-sasoi.
urtesasoi
Zailtasun eta neke handiekin bizi; larri ibili.
gorriak ikusi
Beste hizkuntza bat ohiko erabileran ordezkatzen duen hizkuntza.
ordezko hizkuntza