Advanced Search
Search Results
6797 total results found
Zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa duen eta beraz unitatea baino txikiagoak den zatikia.
zatiki propio
Aldaratzeko ekintza eta horren ondorioa.
aldarapen
Bi gorputz edo partikula elkarrengandik aldentzea.
aldarapen
Gauza bi edo gehiago elkartu, batu edo lotzeko prozesua eta horren emaitza.
elkarkuntza
Emakumearen ugalketa-aparatua ikertu eta horren patologiaren sendabideak praktikatzen dituen medikuntzaren adarra.
ginekologia
Substantzia batzuek airean dagoen hezatasuna xurgatu eta horren ondorioz desegin edo likido bihurtzeko duten propietatea.
delikueszentzia
Magnitude ekonomiko baten banaketaren desparekotasuna adierazten duen kurba, elementu edo banakoen portzentaje bakoitzak guztirakotik zenbat hartzen duen zehazten duena.
Lorenz-en kurba
Estatua autonomia autonomo, erregio edo antzekoetan banaturik dagoen herrialdeetan, estatu osoko aferak, bere eskumenekoak direnean, kudeatzen dituen gobernua.
gobernu zentral
Izterrak eta sabelaren aurrealdeak bat egiten duten gorputzaren gunea.
iztai
Jordan ibaiaren eta Mediterraneoko kostaldearen artean dagoen eskualde geografikoa, Sinaiko basamortuaren iparraldera.
Palestina
Delako eskualde geografikoan kokatzen den herrialde, estatu edo protoestatu arabiarra, Palestinako lurraldearen gaineko subiranotzari buruz Israelgo estatu juduarekin gatazkan dagoena.
Palestina
Ligatu edo haiekin sexu-harremanak izateko, gizonen atzetik ibiltzen den emakumea.
prakazale
Multzo batetik elementuak aukeratzerakoan, eta bereziki laginketa egiterakoan, haiek zoriz aukeratzea.
zorizko hautapen
Belar-metak eusteko haien erdian bertikalean jartzen den zurezko ardatza.
metaziri
Zakila.
metaziri
Metaziri.
meta-ziri
Gizon bati buruz, masturbatu.
eskopeta garbitu
Gela, etxe edo eraikin batzuetako giltzak gordetzen dituen pertsona.
giltzari
Gela, etxe edo eraikin batzuetako giltzak gordetzeaz arduratzen den pertsona.
giltzain
Enplegua kopuruz nahiz kalitatez sustatzeko gobernu eta administrazio publikoetatik garatzen diren plangintza, erabaki eta ekintzen multzoa.
enplegu-politika